Zentromero


Zentromeroa DNAz osaturiko kromosoma baten egitura da, kromosomaren bi kromatidak elkartzen dituena, eta zeregin oso garrantzitsua betetzen duena zelularen ugalketa prozesuan (mitosian zein meiosian).

Kromosoma baten egiturak:

(1) Kromatida
(2) Zentromero
(3) Beso motza
(4) Beso luzea

Zentromeroaren kokapenaren arabera, kromosomak honela sailkatu daitezke:

  • Metazentrikoak: zentromeroa kromosomaren erdian dago, eta kromosomaren bi besoak luzera berdinekoak dira
  • Submetazentrikoak: zentromeroa ez dago kromosomaren erdian, eta kromosomaren beso bat bestea baino pixka bat luzeagoa da.
  • Akrozentrikoak: bi besoak oso desberdinak direnean (bata bestea baino askoz luzeagoa). Zentromeroa mutur baterantz zuzenduta dago.
  • Telozentrikoa: zentromeroa telomero batetik oso gertu dagoenean. Ematen du kromosomak beso bakarra duela, bestea oso txikia baita.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.