Zentroko Alderdia (Norvegia)
Zentroko Alderdia (Norvegieraz, Senterpartiet) Norvegiako alderdi politiko zentrista da. Ideologia tradizional bat bultzatzea baino gehiago, nekazarien eta arrantzaleen interesak defendatzea da bere helburua. Horretarako, eredu ekonomiko eta politiko deszentralizatuaren alde agertu ohi da. Gainera, Norvegia Europar Batasunean sartzearen aurka dago.
Senterpartiet | |
---|---|
Buruzagia | Liv Signe Navarsete |
Bozeramailea | Trygve Slagsvold Vedum |
Sorrera | 1920 |
Egoitza nagusia | Oslo |
Ideologia politikoa | Nekazarien interesak, liberalismoa |
www.senterpartiet.no |
Historian zehar, eskuineko alderdien sustengatzaile izan da. 2005eko hauteskundeetan, aldiz, joera horri buelta eman eta Jens Stoltenbergek gidatutako gobernuan sartu zen, Alderdi Laborista eta Ezkerreko Alderdi Sozialistarekin batera. Aurretik, hiru lehen ministro izan ditu: Peder Kosltad (1930-1931), Jens Hundseid (1931-1932 eta Per Borten (1965-1971.
Kanpo estekak
- (Norvegieraz [bokmål]) [www.senterpartiet.no Alderdiaren webgune ofiziala]
- (Ingelesez) Alderdiaren ideologiaren azalpen laburra
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.