Zentro Demokratikoaren Batasuna
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) (gazteleraz: Unión de Centro Democrático) Espainiako alderdi politikoa izan zen, 1977 - 1983 urteen bitartean.
Zentro Demokratikoaren Batasuna Unión de Centro Democrático (UCD) | |
---|---|
Sorrera | 1977 |
Desegitea | 1983 |
Egoitza nagusia | Madril |
Ideologia politikoa | zentrokoa, demokrata kristaua, sozialdemokrata eta liberala |
Eskuindar moderatuen koalizio gisa aurkeztu zen 1977ko hauteskundeetan eta irabazi egin zituen. Adolfo Suarez gobernuburua hautatu zuten presidente (1978).
1979ko hauteskundeak ere irabazi egin zituen eta 1983an desegin zen alderdia.
Historia
1977an kontserbadoreek, demokristauek, liberalek eta sozialdemokratek sortu zuten Centro Democrático koalizioan oinarri hartuta ezkerraren eta erreformismo frankistaren alternatiba gisa eratu zena.
1976az gero Espainiako gobernuko lehendakari zen Adolfo Suárezen zuzendaritzapean 1977ko eta 1979ko hauteskundeak irabazi zituen.
Garaile atera bazen ere, alderdi barneko tirabirek eta, besteak beste, 1980ean Euskal Herriko eta Kataluniako Legebiltzarretarako hauteskundeetan izan zituen emaitza kaskarrek alderdia zatitu zuten.
1981ean Suárezek gobernuko eta alderdiko lehendakaritzak utzi zituen eta, otsaileko estatu kolpe saioaren ondoren, Calvo Sotelok hartu zuen gobernukoa.
UCDko barneko zatiketa alderdi berriak sortzean gauzatu zen (Suárezek Centro Democrático y Social sortu zuen 1982an). Horrenbestez, 1982ko hauteskundeetan botoen % 7,14 baino ez zuen irabazi, eta 1983an desegin zen.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.