Zenkō-ji
Zenkō-ji (japonieraz: 善光寺) , Nagano hirian dagoen tenplu budista aipagarriena da.
Zenkō-ji | |
---|---|
eta
| |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nagano |
Core city of Japan | Nagano |
Ōaza | Nagano |
Koordenatuak | 36°39′42″N 138°11′16″E |
Historia eta erabilera | |
1847 Zenkōji earthquake | |
Erlijioa | Buddhism in Japan (en) |
Izena | Amitabha triad in Zenkoji-style (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
Tenplua Japonian budismoa hainbat sektatan zatitu aurretik eraiki zen, VII mendean, honen ondorioz hainbat eskolarentzako erreferentziazko tenplua da. Amida Budaren irudia gurtzen da bertan eta kondairak dioenez bi leinuk eskuratu nahi zuten irudia eta borrokan ari zirela irudia ibaira erori zen. Yshimitsu Hondak atera zuen handik. Zenkō izena Yoshimitsu da txineraz.
Sengoku Aroan Uesugi Kenshin eta Takeda Shingen daymioen arteko istiluetan eta monje nagusiak tenplua erreko zuten beldurrez Zenkō-ji berria jaso zuen Kōfun.
Egitura
Hainbat eraikin interesgarri ditu tenpluak.
- Hon-dō: Eraikin nagusia da eta tenpluaren iparraldean kokaturik dago. Altxor Nazionala izendaturik dago.
- Daihongan: Jōdo sektaren eraikina da. Konbentua eta maila goreneko monjeen egoitza dago bertan.
- Niōmon atea: Etsaiengandik babesteko bi Niō gerlari erraldoi ditu.
- Daikanjin: Tendai sektaren eraikina da. Monje nagusia bizi da bertan. Eskuinean rokujizō estatuak ditu.
- Sanmon atea: Kultur ondare garrantzitsua izendatua dago. Egurrezko bost buda dauzka.
- Kyōzō: 1759an eraikizen baina 1694ko sutra biratzaileak ditu.
Iruditegia
- Hon-dō.
- Niōmon atea.
- Rokujizō estatuak.
- Sanmon atea.
- Kyozo atea.
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.