Zenbaiten artean
Zenbaiten artean esamoldea, lankidetza baten emaitza diren sormen-lanen egileak izendatzeko erabiltzen da. Sorme-lan batean, hiru egile baino gehiagok parte hartu badute, Euskaltzaindiak, "zenbaiten artean" esamoldea erabiltzea gomendatzen du, edo bestela, bakarrik lehenengo egilea aipatu[1].
Beste inguruko hizkuntza batzuetan, espainolez, frantsesez, italieraz eskuarki, AAVV formula sarritan erabiltzen da. Latinaren "Auctores Varii" (Hainbat egile) esamoldearen laburdura da, eta letra xehez zein maiuskulaz idatzi daiteke. Ingelesez, ordea, oso gutxitan erabiltzen da, eta ingelesezko obra baten agertzen denean, litekeena da idazleak ez izatea ingelesa ama-hizkuntza.
- "Zenbait egile" horren ordez, beste formula bat erabil daiteke, mundu anglosaxoian ohikoena: idazle bakarra izendatzen da, esate baterako, lehenengoa alfabetoan, eta, gero, et al., et alii edo "eta beste". Nafarroako Unibertsitatearen Aipuak eta Erreferentziak egiteko gida. APA Style izenburua duen dokumentuan, APA estiloak arautzen dionari jarraituta, et al. formula erabiltzea gomendatzen du, baita euskaraz ere[2]. EHUren gidan ere, horrela azalatzen da[3].
Erreferentziak
- «bibliografia nola eman - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
- Nafarroako Unibertsitatearen Aipuak eta Erreferentziak egiteko gida. APA Style. .
- APA Style 7th edition. Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak nola egin. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.