Zen lorategia
Karesansui (japonieraz: 枯山水) lorategi lehorra hareazko zelai ez oso sakon batean oinarritzen da, eta zen lorategia ere deitzen zaio. Japoniar lorategi mota bat da. Nagusiki harea, legarra eta harkaitzak izaten ditu. Batzuetan belarra, goroldioa, larrea eta beste elementu natural batzuk ere izan ditzake. Japoniarrek zen monjeak meditatzeko erabiltzen dituzte. Lorategi lauen (hiraniwa) tipologia du eta muinodun eta aintziradun lorategien aurkakoa da.
Eszena - lorategiak dira, eta, horregatik, dimentsioak mugatuak dira (gehienez ere 10 x 30 metro). Harea eskuaretuak itsasoa irudikatzen du, arroken inguruan eraztunak arrastelatzen dira, urak eginiko ondulazioak balira bezala. Lorategiaren gainerakoa, plataformari paraleloan eskuaretzen da. Lorategi hauek orokorrean terraza batetik edo goialdean geratzen den plataforma batetik kontenplatuak izateko sortuak dira, baina ez bertatik ibiltzeko.
Interpretazioak
Interpretazio asko egon dira karesansui baten barne-banaketa azaltzeko. Horietako batzuk hauek dira:
- Legarrak ozeanoa irudikatzen du eta arrokek Japoniako uharteak.
- Arrokek tigre emea bere kumeekin sinbolizatzen dute, herensuge batenganantz igeri.
- Arrokak kanjiaren zati dira, horren esanahia bihotza, espiritua edo adimena da.
- Arrokak behe-lainoaren gainetik ageri diren mendi-gailur batzuk lirateke.
Berriki azaldu dute Kiotoko unibertsitateko Gert van Tonder ikertzaileak eta Michael J. Lyons robotika adimentsua eta eskualde garraiorako hegazkinen komunikazio laborategiko ikertzaileak. Hor diote Ryōan-jiko arrokek zuhaitz baten mezu subliminal bat osatzen dutela. Irudi hori ezin da begiratzean jakinik hauteman. Hala ere, uste dute, gure subkontzientea gai dela ideia-asoziazio hori hautemateko, eta iruditzen zaie, hori dela lorategi mota hauetan lortzen den efektu lasaigarriaren erantzule.
Karesansuiren diseinu kontzeptua ingurune naturalago baten sorkuntzarantz moldatzen joan da.
Lorategiaren orientazioa lasaigarria izan dadin ekialderantz izan behar du, itsasoko lasaitasuna irudikatzen duen hareak egunsentiari begira egon behar du. Montevideoko lorategi japoniarra
Kritikak
Zen lorategi kontzeptua kritiko askok mito modura kontsideratu dute, horien artean lorezaintzan eta budismoan adituak. Beraien iritziz, XX. mende amaierako mendebaldeko sorkuntza bat da, japoniar lorezaintzan oinarririk ez duena. Bai existitzen dena da, karensansui edo lorategi lehorraren estetika, baina hori ez da inola ere soilik zen tenpluen inguruko lorategietan topatzen. Lorategi lehorrak etxebizitzen, jatetxeen edo ostatuen alboan topatu daitezke. Modu berean, zen tenpluen inguruan mota ezberdinetako lorategiak aurkitu ditzakegu, lorategi lehorrak estilo horietako bat gehiago soilik izanik.
Zen lorategi kontzeptua agertu zen lehen aldia, 1935ean argitaratutako Loraine Kuck ingelesak idatziriko One Hundred Kyoto Gardens izeneko liburuan izan zen. Kontzeptu horren japoniar erabilera ez da nonbait erregistratuta azalduko 1958ra arte. Hortik ondorioztatu daiteke, gerraondoko japoniar ikerketa batzuk, mendebaldar berrikuntzak jarraitzera mugatu zirela, zen lorategi kontzeptua gehiago markatuz, jada atzerritarren artean zabaldua zegoelako.