Zelta hizkuntzak eta euskara
Euskarak, Europako beste hizkuntzek bezala, zelta hizkuntzen eragina jaso du.
Zenbaketa sistema bigesimala
Zenbatzeko sistema bigesimalak —20an oinarritutako zenbaketak— bizirik dirau zelta hizkuntzetan eta euskaraz (adibidez: 40 = berrogei [bi aldiz hogei], 60 = hirurogei edo hiruretan hogei, 80 = laurogei edo lauretan hogei). Gainera, Mendebaldeko Europaren ingurunean, gaur egun danieran, frantsesean eta bereberraren tachelhit dialektoan ere erabiltzen da. Erdi Aroko ingelesean ere sistema bigesimal horren aztarnak baziren, baina frantsesaren normandiera dialektoaren eraginez nahiz eskandinaviar inbasioen ondorioz hizkuntza horretan galdu egin zen.
Hiztegia
Zelta hizkuntzen eta euskararen parekotasunak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Antzinako zelta hizkuntza | Irlandera | Eskoziako gaelera | Galesa | Bretainiera | Euskara |
Karri | Carrac | Carreg | Harri / Karri (erronkarieraz) | ||
Adarc | Adar | ||||
Esok- | Eo | Eog | Eog | Izokin | |
Ainder | Andere | ||||
Athair | Athair | Tad | Aita | ||
Sliabh | Beinn | Mynnyd | Menez | Mendi |
Ikus gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.