Zelo
Greziar mitologian Zelo (grezieraz Ζηλος) grina eta dedikazioaren edo etsaitasuna eta ika-mikaren pertsonifikazioa zen. Estigia eta Palasen semea zen, eta beraz Niké (Garaipena), Kratos (Indarra) eta Bia (Indarkeria)ren anai-neba. Hauekin Zeusen segizioa eratzen zuen. Esku batean lanpara bat eta bestean zartailu bat zeramatzan apaiz bat bezala irudikatzen zen.
Uste denez beranduago Eliza Katolikoak pertsonifikazio hau bere doktrinara egokitu zuen (grina erlijiosoarekin lotutako zatia soilik kontutan hartuz), Zelori hegoak jarriz eta lanpara eta zartailua ebanjelio bat eta suzko ezpata bategatik aldatuz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.