Zelma Watson George
Zelma Watson George (Hearne, Texas, AEB, 1903ko abenduaren 8a - Cleveland, AEB, 1994ko uztailaren 3a) opera-abeslari, musikologo eta diplomatiko afro-amerikarra izan zen.
Zelma Watson George | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hearne (Texas), 1903ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Shaker Heights (Ohio), 1994ko uztailaren 3a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea American Conservatory of Music (en) Northwestern Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea Bienen School of Music (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, academic administrator (en) , diplomazialaria eta musikologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Bere bizitzan zehar hainbat lanetan jardun zuen, eta hainbat alor landu zituen, baina kulturen arteko harremanak aztertzea eta sendotzen laguntzea izan zen bere kezka nagusietako bat. Txikitan hainbat bidaia egin zituen familiarekin. Kanadan graduatu ondoren (1920), Chicagoko Enpresa Eskolan ikasi zuen, eta soziologiako titulua atera zuen, 1924. urtean, Chicagoko Unibertsitatean. Musika ikasi zuen Hego-mendebaldeko Unibertsitatean, eta ahots-ikasketak egin zituen, Chicagoko Kontserbatorioan. 1942. urtean, musika afro-amerikarrari buruzko ikerketak egiteko beka bat lortu zuen, eta beka hari esker, hainbat bidaia egin ahal izan zituen, Estatu Batuetan barrena, harik eta 1944an Clevelanden kokatu zen arte.
1954an soziologiako doktoregoa lortu zuen New Yorkeko Unibertsitatean, musika beltzari buruzko tesi batekin. 1950. urtean hasi zen abeslari gisa ospea irabazten, Gian Carlo Menotti musikagileak Broadwayen bere The Medium operan abesteko aukeratu zuelarik. George izan zen Broadwayeko opera amerikar batean protagonista-papera abestu zuen lehenengo afro-amerikarra. Azkenik, karrera diplomatikoari dagokionez, beste hainbat karguz gainera, 1960. urtean Dwight D. Eisenhower lehendakariak Nazio Batuen batzarrerako ordezkari hautatu zuen, Estatu Batuetako ordezkari beltz bakarra. 1961ean Dag Hammarskjsld Saria eman zioten, herrialdeek elkar ulertzearen alde egindako lanagatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.