Zeleta Berri
Zeleta Berri edo Villa Munda Gipuzkoako Zarautz udalerrian kokatzen den etxalde bat da. XIX. mendean eraiki zen. Gaur egun musika-etxea den palazioa lorategi batez inguratuta dago.
Zeleta Berri | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zarautz |
Koordenatuak | 43°17′09″N 2°10′16″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 18 |
Historia
Hilerri zaharreko lurretan eraikitzeko agindua Pedro Gonzalez de Velasco doktore jaunak eman zuen, historiak eman duen anatomistarik handienetarikoa eta Antropologiako Museo Nazionalaren sortzailea. 14.500 erreal ordaindu zituen, eta gorpuak hobitik ateratzeak eta egungo hilerrira eramateak ekarri zituen gastuak gehitu behar zaizkio kopuru horri. Diotenez, etxearen jabeak hildako alaba baltsamatu egin zuen, eta paseatzera ateratzen zuen.
Sanz Enearekin batera Zarautzen geratzen diren XIX. mendearen amaierako udaldiko jauregien adibide bakarrenetarikoa da, nahiz eta garai hartatik hona aldaketak izan dituen. Esaterako, hegoaldeko fatxadan, “U” formako patio txiki bat osatzen duten beste bi atal ageri dira, garaiera gutxiagokoak; atal horiek eraikina egin eta gero erantsi zituzten.
Monumentua
Jauregi honen lorategian Francisco Escudero konposatzaile zarauztarraren omenezko monumentu bat kokatzen da.
Iruditegia
- Hegoaldeko ikuspegia.
- Pedro González de Velasco jauna.
- José de Murga y Reolid, Linaresko markesa.
- Zeleta Berriko hegoaldeko ikuspegia eta bere lorategia.
- Zeleta Berriko lorategian dagoen Francisco Escudero konposatzailearen monumentua.