Zeharki (eskultura)
Zeharki Jose Ramon Anda eskultoreak 1983an sortutako hormigoizko eskultura bat da, menhir moderno baten itxura du, hiru zilindro irregular handiz osatutakoa. Donostian dago Ondarretako lorategietan. Jose Ramon Anda (Bakaikoa, 1949) eskultore nafarrak Donostiako Eskultura Bienaleko lehen saria irabazi zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Ikuslea hiru piezen arteko espaziora ere sartu daiteke perspektiba berezi bat lortzeko. Apaingarririk gabeko eskultura biluzi honek transzendentzia-puntua jartzen du hamaika ñabarduraz eta apaingarriz betetako lorategi honetan, hondartza-egun beroetan nagusi diren zalaparta eta ahotsen artean.[1]
- Atzean Igeldo
- Ondarretako pasealekuan
Zeharki (eskultura) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | José Ramón Anda |
Sorrera-urtea | 1983 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hormigoia |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Lekua | Donostia |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′03″N 2°00′19″W |
![]() | |
Erreferentziak
- Bestelako begiradak. Donostiako eskulturak Donostia turismo
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.