Zefiro

Greziar mitologian, Zefiro[1] (antzinako grezieraz Ζέφυρος Zéphyros), mendebaldeko haizeen jainkoa zen, Astreo eta Eosen semea. Zefiro guztien artean leunena zen, eta haize fruituemale bezala ezagutzen zen, udaberriaren mezularia. Traziako kobazulo batean bizi zela uste zen.

Zefiro
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAstreo
AmaEos
Ezkontidea(k)Chloris (en) Itzuli eta Iris
Bikotekidea(k)Podarge (en) Itzuli
Seme-alabakAurai (en) Itzuli, Eros, Balius (en) Itzuli, Xanthus (en) Itzuli, Karpos (en) Itzuli, Arion (en) Itzuli eta Pothos (en) Itzuli
Anai-arrebakBoreas, Euros (en) Itzuli eta Notus (en) Itzuli

Zenbait istoriotan Zefirok zenbait emazte zituela kontatzen zen. Bere arreba eta ostadarraren jainkosa zen Irisen senarra zela esaten zen. Bere beste arreba bat zen Kloris jainkosa ere bahitu zuen, nori loreen domeinua eman zion. Klorisekin Karporen (fruta) aita izan zen. Klorisen maitasunagatik bere anaia Boreasekin lehiatu zela esaten zen, azkenean gainditzea lortu zuena. Berari buruz bere beste arreba eta maitale bat zen Podarge harpiarekin Akilesen zaldiak ziren Janto eta Balioren aita izan zela ere esaten zen.

Zefiro paper garrantzitsu bat betez agertzen den kontserbatutako mitoetako bat Hiazintorena da, espartar printze eder eta lirain bat zena. Zefiro berarekin maitemindu zen eta gorteiatu egin zuen, Apolok bezala. Biak lehiatu ziren gaztearen maitasunagatik, baina honek Apolo aukeratu zuen, Zefiro jelosiak jota utziz. Beranduago, disko jaurtiketa praktikatzen harrapatu zituenean, Zefirok haize ufada bat ufatu zuen euren gainean, diskoak, erortzean, gaztea buruan jo zezan eginez. Hiazinto hil zenean Apolok izen bereko landarea sortu zuen bere odolarekin.

Kupido eta Psikeren istorioan Zefiro izan zen Eros zerbitzatu zuena Psike bere kobazuloraino eramanez.

Gizon gazte bat bezala irudikatzen da, tximeleta edo maitagarri hegoekin, bizarrik gabe, erdi biluzik eta oinutsik, zati batean bere eskuen artean eutsitako mantu batekin estalia, non lore ugari eraman eta banatzen dituen.

Bere baliokidea erromatar mitologian Favonio da (Favonius, mesedegarria), landare eta loreen gaineko domeinua zuena. Bere izena oso arrunta zen Antzinako Erroman.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.