Zedro-katilu

Zedro-katilua (Geopora sumneriana) Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, batez ere kanpotik itsatsitako lur kantitate handia garbitzea zaila delako. Bestalde, haragiaren kalitatea eskasa da.

Zedro-katilua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaGeopora
Espeziea Geopora sumneriana
M.Torre, 1976

Sinonimoa: Sepultaria sumneriana.

Deskribapena

Errezeptakulua: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, esferikoa, barnehutsa, hasieran lurperatuta egoten da, ondoren, azaleratu egiten da eta izar formako lobulu irregularretan irekitzen da.

Himenioa: Karpoforoaren barruko aldea estaltzen du eta kolore gris argia edo okre kolore argia du. Kanpoko aldea marroi gorrixka kolorekoa da, arre koloreko Ile luzez tapizatua.

Hanka: Ez du.

Haragia: 1 eta 2 mm bitarteko lodierakoa, zuria, zaporetsua eta usaingabea.[2]

Etimologia: Geopora terminoak lurreko poroa esan nahi du. Bere hazteko moduagatik. Sumneriana epitetoa, Sumner pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

Bere espora handiengatik eta habitatagatik ez da erraza beste espezie batekin nahastea. Sarcosphaera crassa delakoak badu antza.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberriko espeziea da, parke eta lorategietako zedroen azpian.[5]

Banaketa eremua

Europa, Turkia, Itsaso Beltzako eremua, Kaxmir.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 759 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 544 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 667 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 489 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.