Zeaxantina
Zeaxantina xantofila mota bat da, naturan agertzen den karotenoide alkohol ugarienetako bat. Luteinaren isomeroa da.
Zeaxantina | |
---|---|
Formula kimikoa | C40H56O2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | CC1=C(C(C[C@@H](C1)O)(C)C)/C=C/C(=C/C=C/C(=C/C=C/C=C(/C=C/C=C(/C=C/C2=C(C[C@H](CC2(C)C)O)C)\C)\C)/C)/C |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono |
Mota | Karotenoide |
Masa molekularra | 568,428031 Da |
Erabilera | |
Rola | primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | JKQXZKUSFCKOGQ-QAYBQHTQSA-N |
CAS zenbakia | 144-68-3 |
ChemSpider | 4444421 |
PubChem | 5280899 |
Gmelin | 27547 |
ChEMBL | CHEMBL2359248 |
EC zenbakia | 205-636-4 |
ECHA | 100.005.125 |
CosIng | 91482 |
MeSH | D065146 |
RxNorm | 39918 |
Human Metabolome Database | HMDB0002789 |
KNApSAcK | C00000931 |
UNII | CV0IB81ORO |
NDF-RT | N0000148866 |
KEGG | C06098 |
Izena eta iturriak
Artoan (Zea mays) aurkitu zenez honen izena hartzen du. Artotan baino kontzentrazio handiagotan hosto berdeko barazkietan aurkitzen da ordea; azatan, zerbatan, ziazerbatan... Animaliek ekoiztu ezin dutenez dietan bidez hartzen dute eta bioakumulazioz agertzen da[1] arrautza gorringotan adibidez.
Hona hemen zeaxantina gehien duten elikagaiak.
Elikagaia | Luteina/Zeaxantina (mg/100g) |
---|---|
Aza kizkurtua | 39,5 (gordina) 18,2 (sukaldatua) |
Arbia | 12,8 |
Ziazerba | 12,2 (gordina) 11,3 (sukaldatua) |
Zerba | 11,0 |
... | ... |
Bruselaza | 1,6 |
Azenarioa | 0,687 |
Artoa | 0,642 |
Arrautza | 0,353 |
Funtzioa
Begi barneko erretinan badugu macula lutea deritzon orbain hori bat. Horrek detaileetan erreparatzeko gaitasuna ematen digu, besteak beste irakurri ahal izateko edo pertsonen aurpegiak desberdintzeko. Bertan aurkitzen dira luteina eta zeaxantina[2].
Antioxidatzaile eraginkorra da eta macula lutea horren endekapena ekiditen du, begi-lausoa garatzea oztopatzen du beteak beste[3][4].
Erabilerak
- Elikagaien koloratzailea da[5]. Afrikako marigold (Tagetes erecta) landaretik ateratzen da industrialki ekoizteko.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Carotenoids» Linus Pauling Institute 2014-04-28 (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- (Ingelesez) «Lutein, zeaxanthin, and meso-zeaxanthin: The basic and clinical science underlying carotenoid-based nutritional interventions against ocular disease» Progress in Retinal and Eye Research 50: 34–66. 2016-01-01 doi: . ISSN 1350-9462. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- «NIH study provides clarity on supplements for protection against blinding eye disease | National Eye Institute» nei.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- (Ingelesez) «The Relationship of Dietary Carotenoid and Vitamin A, E, and C Intake With Age-Related Macular Degeneration in a Case-Control Study: AREDS Report No. 22» Archives of Ophthalmology 125 (9): 1225–1232. 2007-09-01 doi: . ISSN 0003-9950. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- «Maintaining Color Stability» Natural Products INSIDER 2018-01-08 (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).