Arto

Artoa (Zea mays) urteroko gramineoen familiako landare belarkara da, bai gizakiek bai animaliek jateko landatzen dena. Munduko zerealik landatuena da, garia eta arroza gaindituz. Erdialdeko Ameriketan landatu zen lehen aldiz. Europara 1492an iritsi zen.

Arto
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaAndropogoneae
GeneroaZea
Espeziea Zea mays
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakkontserbako arto, maizena, Arto olio, corn husks (en) Itzuli, maize straw (en) Itzuli, corncob (en) Itzuli, corn kernel (en) Itzuli eta corn stover (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…
Zea mays "fraise"
Zea mays "Oaxacan Green"
Zea mays 'Ottofile giallo Tortonese'

Historia

Matsuokak eta beste batzuek 2002an egindako ikerketaren arabera, artoaren etxekotzea behin gertatu zen, Mexikoko hegoaldean duela 9.000 urte, eta gaur arte iritsi diren artoen artetik, motarik zaharrenak Mexikoko goialdekoak dira[1]. Handik, artoa Ameriketan barna zabaldu zen bi bideri jarraituz. Horrek bat egiten du erregistro arkeologikoetan oinarritutako ereduarekin, hor iradokitzen baita askotariko artoak zeudela goialdeetan, behealdeetan barreiatu baino lehen.

Olmekek eta maiek klase askotako artoak hazten zituzten. K.a. 2500 inguruan, laborea hasi zen zabaltzen Ameriketan barna. Europarrak Ameriketara joan ondoren, XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran, esploratzaileek eta merkatariek Europara eraman zuten artoa. Handik munduko gainerako tokietara zabaldu zen, oso egokia baita klima desberdinetan hazteko. Azukre asko duten barietateak (arto gozoa) gizakien kontsumorako erabiltzen dira, eta beste barietate batzuk, berriz, animalien bazkarako, olioa egiteko, hartzitu eta destilatzeko bourbon whiskey gisako edarietan, besteak beste.

Laborantza

Haren haziarengatik landatzen da. Ereintza (ereite) aldia apirila eta maiatza bitartean da. Soroan zehar lerro zuzenak egiten dira eta lerroan zehar gune batzuetan, haziak botatzen dira, hazi batetik bestera 1 mmko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi inguru bota. Ondoren, ernetzen hasten direnean, bakandu, hau da, komeni ez direnak aitzurrarekin kentzen dira.

Abuztu-iraila ingururako helduta daude jada eta orduan artaburuak kendu eta etxeko teilatupean jarri zintzilikatuta lehor dadin. Artaburua garanduta gorde nahi bada, martxoko ilbeheran garandu, horrela tximeletarik eta sitsik ez ateratzea lortuko baita.

Ekoizpena

Arto-ekoizle handienak 2013an
Herrialdea Ekoizpena (tonetan)
AEB353,699,441
Txina217,730,000
Brasil80,516,571
Argentina32,119,211
Ukraina30,949,550
India23,290,000
Mexiko22,663,953
Indonesia18,511,853
Frantzia15,053,100
Hego Afrika12,365,000
Mundu osoa1,016,431,783

Erabilera

Erabilpen anitz ditu: animalien (oiloen, behien…) kontsumorako, indaba landareak eusteko eta laban lehortutakoan irina egiteko.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Matsuoka, Yoshihiro; Vigouroux, Yves; Goodman, Major M.; G, Jesus Sanchez; Buckler, Edward; Doebley, John. (2002-04-30). «A single domestication for maize shown by multilocus microsatellite genotyping» Proceedings of the National Academy of Sciences 99 (9): 6080–6084.  doi:10.1073/pnas.052125199. ISSN 0027-8424. PMID 11983901. PMC PMC122905. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  Horiak  
Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse Beixa
           
Azafrai kolorea Okrea Ziapea Arto kolorea Krema Limoi kolorea
           
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.