Ze Esatek! (albuma)
Ze Esatek! albuma Ze Esatek! taldearen estudioko lehen albuma da. 2010eko martxoaren 4an kaleratu zuten. Ze Esatek! taldeak Ska, reggaea, zingaroa eta rocka konbinatzen zituen festa-giroan eta bere estilo konprometituarekin.[1] Musikari etekina atera nahi zioten festan eta dantzan. Taldearen helburuak dibertimendua eta olgetako gogoa ziren, garai bateko haize freskoa barrukoa berotzeko.[2]
Ze Esatek! (albuma) | |
---|---|
Ze Esatek!en albuma | |
Egilea(k) | Ze Esatek! |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Ze Esatek! |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Banatze bidea | disko konpaktu |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ska, rock eta reggaea |
Hizkuntza | euskara |
Iraupena | 52,2 minutu |
Diskoetxea | Baga Biga |
Zatiak | 13 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Ze esatek! taldearen diskografia |
Ze Esatek! taldearen aurreneko lan honek ez du izenburu berezirik; homonimoa da. Ze Esatek! da taldea, Ze Esatek! da albuma, eta Ze Esatek! da albumeko azken abestia. Hiru horien izenak berdinak dira: Ze Esatek!
Disko honek Ze Esatek! taldearen kontzertuetan ospetsu bihurtu diren abestiak biltzen ditu, hala nola, "Kantuz Eskertu", "Zu Gabe", "Gauaren Erregina", edota "Anabasa".
Diskoa Hazparnen, Lapurdin, grabatu zuten Paxkal Etxepare teknikari eta Ikus taldeko gitarra-jolearen laguntzarekin. Bordeleko Globe Audio Studioan egin zuten masterizazioa, 2009ko abenduan eta 2010eko urtarrilean.[3]
Abesti zerrenda
Ze Esatek! | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Ahotsa | Iraupena | ||||||
1. | "Amets Bustiak" | Mikel Albisu, Jabier Rodil | 4:18 | ||||||
2. | "Kantuz Eskertu" | Albisu, Rodil | 3:29 | ||||||
3. | "Anabasa" | Albisu, Rodil | 3:31 | ||||||
4. | "Monotonia" | Albisu, Rodil | 4:25 | ||||||
5. | "Basque Funk Scream" | Albisu, Rodil | 3:06 | ||||||
6. | "Maria Graziaz Betea" | Albisu, Rodil | 4:01 | ||||||
7. | "Zu Gabe" | Albisu, Rodil | 3:35 | ||||||
8. | "Dirue" | Albisu, Rodil | 3:31 | ||||||
9. | "Ekar Ditzagun Gogora" | Albisu, Rodil | 4:17 | ||||||
10. | "Beti Zutik!" | Albisu, Rodil | 2:45 | ||||||
11. | "Gauaren Erregina" | Albisu, Rodil | 3:46 | ||||||
12. | "Jakinagatik" | Albisu, Rodil | 3:49 | ||||||
13. | "Ze Esatek!" | Albisu, Rodil | 7:42 |
Lankideak
- Mikel Albisu - ahotsak, txalaparta
- Jabier Rodil - ahotsak
- Xabier Arakama - trikitia, txalaparta
- Iñaki Rodriguez 'Vierbu' - gitarra
- Julen Valderrama - gitarra, ahotsak
- Unai Arzelus - baxua
- Unai Frantsesena - bateria
- Antton Albizu - tronpeta
- Alexander Arrieta - saxofoia
- Frank Lopepé - tronboia
Erreferentziak
- Ze esatek! taldea. (2010). «Ze Esatek! (albuma)» www.badok.eus (Baga Biga) (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
- Ze esatek!. «Ze esatek| albuma Baga Biga produkzioak. Musika ideiak.» www.baga-biga.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
- Ze Esatek! diskaren informazioa Baga-Biga diskoetxearen webgunean. (Noiz kontsultatua: 2011-06-20).