Zazpikatu gaztetxea
Zazpikatu Bilboko Alde Zaharreko Erronda kalearen ondoan, Solokoetxeko eskilaretan dagoen gaztetxea da.
Zazpikatu gaztetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′26″N 2°55′18″W |
Webgune ofiziala | |
Historia
2004. urtean Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanblada sortu zen, eta bertan hartutako erabakien ondorioz okupatu zen Unamuno plazako Geltoki gaztetxea, 7katu gaztetxearen aitzindaria. Ertzainek 4 egunen buruan hustu bazuten ere, Alde Zaharreko gazteek ez zuten amore eman: urtebete eskas pasata okupatu zen Unamuno plazan 7 Katu I izena jaso zuen gaztetxea. Gaztetxeak 12 egun iraun zituen agerian utziz Gazte Asanbladaren indarra; izan ere, denbora gutxian atondu zuten urteak eta urteak hutsik zeraman pisua. Ikastaroak, kalejirak, bazkariak...antolatu zituzten; bizi laburra baina emankorra izan zuen 7 Katu I gaztetxeak.
Gaur egungo Zazpi Katu gaztetxea, autogestioan eta antolakuntzan oinarritua, 2007ko Urtarrilaren 13an zabaldu zuten. Geroztik 4 aldiz indarrez hustua izan da, eta hainbat izan dira proiektu hau oztopatzeko egindakoak: multak, epaiketak, etengabeko jazarpena, kriminalizazioa... Baina Bilboko Alde Zaharreko gazteen laguntzaz oraindik irekia jarraitzen du gaztetxe honek.
Egutegia
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | Larunbata | Igandea |
---|---|---|---|---|---|---|
X | X | 17:00tan kaxoi tailerra eta 18:00tan txalaparta tailerra | 19:00tan pandero ikastaroa eta Ostegun Kulturalak (antzerkiak, jai tematikoak, bertso-hop, jam-session...) | X | X | X |