Zazpikaleak/Casco Viejo geltokia
Zazpikaleak/Casco Viejo[1] Bilboko metroaren 1., 2. eta 3. lineei, eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko aldageltokia da, Bilboko Alde Zaharrean kokatuta dagoena. Tren geltokia 1904ko uztailaren 1.an ireki zen lehen aldiz, Bilbo-Areeta trenbidearen geltoki-buru,[2] eta Metroa 1995eko azaroaren 11n heldu zen. 2017ko apirilaren 8an Metroaren 3. linea ireki zen, gaur egungo geltokiaren eraikina inauguratuz. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1] Metro eta Euskotrenen geltokiek bat egiten dute San Nikolas plazan.
Zazpikaleak/Casco Viejo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Helbidea | San Nikolas plaza, 3; 48005 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kodea | CAV | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gunea | 1. gunea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irekiera | 1904ko uztailaren 1.a 1995eko azaroaren 11 (Metro L1, L2) 2017ko apirilaren 8a (Metro L3, Euskotren E3) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Itxiera | 2015ko ekainaren 1.a (Euskotren) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bidaiariak | 7.005.896 (2018, L1, L2) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eragilea | Metro Bilbao Eusko Trenbideak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar Kukullaga ↔ Lezama Bilbo ↔ Bermeo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Metroa | Etxebarri ↔ Plentzia Basauri ↔ Kabiezes Matiko ↔ Kukullaga | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
EuskoTran | Bolueta ↔ La Casilla | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizkaibus | A3216 Bilbo - Artxanda A3223 Bilbo - Larrabetzu A3521 Bilbo - Sta Marina Ospitalea A3623 Bilbo - Etxebarri - S. Antonio A3631 Bilbo - Galdakao - Larrabetzu A3632 Bilbo - Basauri S. Miguel (Begoñatik) A3911 Durango - G. Ospitalea - Bilbo A3912 Eibar - Lemoa - G. Ospitalea - Bilbo A3917 Zeanuri - G. Ospitalea - Bilbo A3925 Ubide - Otxandio - Lemoa - Bilbo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bilbobus | A2 Solokoetxe - Plaza Biribila A5 Prim - Plaza Biribila 11 Deustu - Atxuri 22 Sarrikue - Atxuri 62 Termibus - Arabella G4 Abusu - Plaza Biribila G8 Arangoiti - Plaza Biribila | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bestelakoak | Begoñako igogailua Taxi |
Bilboko metro sareko geltokirik erabiliena izan zen 2012an, 2017an eta 2018an, azken urte horretan 7.005.896 bidaiari jaso zituela, eta Bilboko metroko historian gehien erabilitako geltokien errekorra lortuta.[3]
2013ko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da Euskotrenen geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.[4] Metro geltokiari dagokionez, 2015eko martxoaren 27tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, [TUWI] Metro sarearen bitartez.[5]
Sarbideak
San Nikolas plazako sarbidean bestibulu amankomuna dago Euskotren eta Metro zerbitzuentzako. Begoñako irteera metrora sartzeko igogailua da, baina metro sarearen barruan anezka zerbitzu modura funtzionatzen du, hau da, metroa igogailua erabili aurretik edo ondoren erabiltzen ez bada, metro sareko gune bateko bidaia kobratuko zaio erabiltzaileari.
Historia
Geltokia Bilbo-Areeta-Plentzia trenbidearen geltoki-buru izan zen 1904 eta 1995 bitartean. Jatorrizko geltokia aduanaren instalazioetan kokatu zen, horregatik Bilbo-Aduana izenez ezagutzen zen. Geroago Bilbo-San Nikolas izena hartu zuen, San Nikolas elizaren ondoan egoteagatik.[6]
1995ean, Bilboko metroaren eraikuntzarekin batera, Bilbo eta Plentzia arteko trenbidearen zati handi bat, San Ignazio eta Plentzia artekoa, Metroak bereganatu zuen. Euskotrenek San Ignazio eta Zazpikaleetako geltokiaren arteko tartea mantendu zuen. Tarte horri etekin handiagoa ateratzeko, Bilbo-Lezama trenbidearekin lotu zen, Txorierrirako zerbitzuak eskaintzeko. Horretarako, Zazpikaleetako eta Calzadasko geltokiaren (gaur egungo Bizkaiko Arkeologi Museoa) artean tunela eraiki zen, eta San Ignazio eta Lezama arteko ibilbideak eskaintzen hasi ziren.
1996an geltokia trena eta Metroaren arteko intermodala bihurtu zen, eta San Nikolas plazan kokatzen den eraikinak berregituraketa sakona jasan behar izan zuen Metro sarbidea geltokiko eraikinean bateratzeko. Metro geltokiak Casco Viejo izena zuen, eta Euskotrenenak, aldiz, Casco Viejo - Zazpi Kaleak.
Urte bereko azaroaren 9an Begoñako igogailuak funtzionatzen hasi ziren.[7]
2002ko abenduaren 18an Bilboko tranbia martxan jarri zen, eta Arriagako geltokia Zazpikaleetako geltokitik 300 metrora kokatu zen. Hasieran Euskotrenek trena eta tranbiaren arteko loturaz jakinarazten zuen, baina gaur egun ez du egiten.
2010eko maiatzaren 15ean geltokia Euskotrenen Bilbo-Lezama trenbidearen geltoki-buru bihurtu zen, Deusturainoko trenbide tartea itxi baitzen, Metroaren 3. linearen eraikitze-lanek eraginda. Eragozpenak konpentsatzeko, Euskotrenen Txorierriko linea eta Bilboko tranbiaren arteko tren-aldaketak doakoak izan ziren.
2016ko otsailaren 17an San Nikolas plazako sarbidea itxi behar izan zen, Metroaren 3. linearen lanak zirela eta. 2016ko Bilboko Aste Nagusian garraio publikoz mugitu ohi den jendetza aurreikusita, Metroaren 1. eta 2. lineetarako sarbidea behin-behinean ireki zen, abuztuaren 19tik 28ra.[8]
2017ko apirilaren 8an Metroaren 3. linea ireki zen, eta San Nikolas plazan geltokirako eraikin berria eraiki zen. Bertan lotura dute hiru Metro lineek, eta geltokia berrizendatu zen, Zazpikaleak/Casco Viejo izenarekin.
2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.
Urte bereko azaroaren 7an Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integral berria ireki zen geltokian.[9]
2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[10]
Metroaren 3. linea
Bilboko metroaren 3. lineak aldaketa handia suposatu du Zazpikaleetako geltokirako. Geltokia hiru metro lineen arteko lotura puntu bakarra da, eta 3. linea geltokira helarazteko, lanak aurrera ematen ziren bitartean, Euskotrenen geltokia zerbitzuz kanpo utzi behar izan zen. Bitartean, Euskotrenen Txorierriko linearentzako Sondika eta Erandioko Lutxana arteko trenbidea berrireki zen, Lutxanako geltokian Bilboko metroarekin lotura ezarrita. Geltokia zerbitzuz kanpo utzi zen 2015eko ekainaren 1.an, eta ordutik 2017ko apirilaren 8a arte Euskotrenen Txorierriko lineak geltoki-buru izan du Lutxanako geltokia, Sondika eta Loruriko geltokien artean tren anezka zerbitzua eskaini zen artean.[11]
Lanek geltokiaren birmoldaketa handia suposatu dute. Ordura arte Euskotrenek erabiltzen zituen nasak eraitsi ondoren, Mallonan zulo bat egin zen, geltoki berria eraikitzeko. Bestibulua egiteko Itxaropen kaleko frontoia eraitsi zen, lanei ekiteko makineria frontoitik sartu ahal izateko.[12] 17 hilabeteko iraupena eta 10,3 milioi euroko kostuduna,[13] geltoki berria 2017ko apirilaren 8an martxan jarri zen.
Funtzionamenduari dagokionez, 3. linea irekitzeak behartu du eragile ezberdinentzako tarifa-gune bateratua aplikatzera, Bizkaiko Garraio Partzuergoak araututa.
Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[14] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.
Geltokia
1. eta 2. lineen geltokia Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki honetako arkitekturan bi material nagusi erabili dira: hormigoia eta altzairu herdoilgaitza. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak.[15] Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean ez da fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko beirazko sarrerarik erabili, sarbideen kokapena dela eta: Begoñako sarbidea igogailu motatakoa da; San Nikolasekoa 3. linea eta Euskotrenekin elkarbanatutako bestibulura ematen du; eta Unamunokoa aurretiazko eraikuntza baten azpian kokatuta dago.
3. linearen geltokia Mallonan zulatuta dago, aurretik zegoen geltoki zaharra ordezteko. Geltoki berriko nasak 80 metro luze dira, eta irisgarritasun neurri zorrotzak dituzte, gainontzeko Metro sarearen araberakoak. San Nikolas plazako bestibuluan hormigoi ikusia eta beira dira nagusi. Igogailu zein eskailera mekanikoz hiru lineen arteko aldaketak egin daitezke. Bestibuluak 1.000 metro koadroko azalera du.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina, Wi-Fi zerbitzu eta 2017tik Bezeroen Arretarako Bulego integral eta desfibrilagailuz ere hornituta dago.[16]
Lotuneak
San Nikolas sarbidearen ondoan Begoñako igogailua kokatzen da. Bestalde, geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten lau autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Arenal / (San Nicolás) | ||||
Bizkaibus | A3521 | BILBO Santa Marina Ospitalea | BILBO Plaza Biribila (Nafarroa kalea) | |
Bizkaibus | A3632 | ARRIGORRIAGA Atxukarro Industrialdea 14 (Biribilgunea) | BILBO Bailen 1 | |
Bizkaibus | A3911 | DURANGO Olleria | BILBO Plaza Biribila (Galtzara Nagusia 4) | BILBO Abandoko geltokia |
Bizkaibus | A3911 | EIBAR Untzaga Plaza (Egogain kalea) | BILBO Plaza Biribila (Galtzara Nagusia 4) | BILBO Abandoko geltokia |
Bizkaibus | A3917 | ZEANURI Altzusta | BILBO Plaza Biribila (Galtzara Nagusia 4) | BILBO Abandoko geltokia |
Bizkaibus | A3925 | UBIDE Ubide | BILBO Plaza Biribila (Galtzara Nagusia 4) | BILBO Abandoko geltokia |
Argazki galeria
- Unamuno plazako sarbidea
- Begoñako sarbidea
- San Nikolas sarbidea
- San Nikolas sarbideko bestibulua
- 3. lineako bestibulua
- 1., 2. eta 3. lineen arteko lotura bestibulua
- 1. eta 2. lineetako nasak
- 3. lineako nasak
- Informazio kartela
Erreferentziak
- Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» (Noiz kontsultatua: 2017-03-12).
- Olaizola, Juanjo. (2015-01-25). «Historias del tren: LA ESTACIÓN DE BILBAO-SAN AGUSTÍN» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
- «2018ko balantzea», 4 or. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
- Euskal Trenbide Sarea. «ETS-k doako wifi konexioa eskaintzen du Bilbo-Donostia eta Lasarte Oria-Hendaia lineetako 13 geltokitan» (Noiz kontsultatua: 2014-02-18).
- (Gaztelaniaz) Deia. «Metro Bilbao amplía la conexión Wifi a seis estaciones más, que se suman a San Mamés, la primera en conectarse» (Noiz kontsultatua: 2015-03-27).
- Eusko Trenbideak. «Zazpi Kaleetako geltokia» (Noiz kontsultatua: 2013-08-17).
- Metro Bilbao. «"Y" trazadura» (Noiz kontsultatua: 2016-09-26).
- (Gaztelaniaz) Deia. «Metro Bilbao habilita el acceso a la estación de Casco Viejo por San Nicolás en Aste Nagusia» (Noiz kontsultatua: 2016-08-18).
- Erakundeen arteko akordio bati esker, garraio publikoko 11 Bezeroaren Arretarako Bulego (BAB) integral izango ditu Bizkaiak. | bizkaiko garraio partzuergoa - consorcio de transportes de bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-31).
- Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- Euskotren. «ekainaren 1etik aurrera garraio aldaketa Txorierriko linean 3. lineako obrak direla eta» (Noiz kontsultatua: 2015-03-31).
- (Gaztelaniaz) Deia. «El frontón de La Esperanza se derribará para construir la nueva estación del Casco Viejo» (Noiz kontsultatua: 2013-08-28).
- (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritza. «Obra Civil del Proyecto de Construcción de la Línea 3 del Ferrocarril Metropolitano de Bilbao, Tramo: Casco Viejo. Fase I» (Noiz kontsultatua: 2015-02-02).
- (Gaztelaniaz) ETS inicia el proceso para prolongar el tranvía desde Atxuri hasta Bolueta. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-05-30).
- «Bisitatzeko geltokiak - Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Bilboko metroaren webgunea
- Euskotrenen webgunea
- Bilboko tranbiaren webgunea
- Bilbobusen webgunea
- Bizkaibusen webgunea
- Metroaren eraikuntza Bilboko Areatzan, Alde Zaharreko geltokitik gertu
|