Zazpi jauzi

Zazpi jauzi edo zazpi saltoak Baztango herri-dantza bat da.[1] Oso zabalduta dago Euskal Herri osoan, eta ohikoa da herri guztietako jaietan. Dantza Jauziak zazpi izan arte errepikatzen da. Ohikoa den ereduaz gain batzuetan hainbat bariazio ere ikus daitezke plazan.[2]

Dantzaren oinarria zazpi aldiz errepikatzen da, eta aldi bakoitzean jauziak egiten dira bukaeran; hasieran jauzi bakarra, dantzaren oinarria bigarren aldian errepikatu ondoren bi jauzi egiten dira eta horrela zazpira arte. Ez da ohikoa baina gorantz zazpira arte egin eta gero noizbait dantzak segitzen du beherantz jauzi bat egin arte jaitsi arte.

Autore batzuen arabera mutil-dantza bat da, baina beste batzuen arabera irri-dantza bat da. Ez da puntukako mutil-dantza, nahiz eta oinarrizko bi esaldi koreografiko eta musikalak errepikatzen den aldiro konpas bat gehitzen duen dantza. Koreografian konpas hori jauzi bihurtzen da. Jauziak zazpi izan arte errepikatzen da dantza gorantz, gero jauzi bat egin arte jaisteko[3].

Erreferentziak

  1. erral. «Bideoak — dantzan.eus» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-03).
  2. Eutsi dantzan 07 zazpi-jauziak: Jon Iruretagoiena. (Noiz kontsultatua: 2021-07-03).
  3. «Zazpi-jauzi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.