Zazen

Zazen txinerazko 坐禅 esapidearen japonierazko forma da, eta "eserita meditatzea" esan nahi du (Za=eseri, Zen=meditazioa). Zazen meditazio budistan, gela baketsu batean, arnasa geldiro hartuz, bizkarra zutik, lurrean eserita, eskuak bildurik, eta batez ere pentsaera analitiko logikoa bazterturik, nahikundeak kendu eta kontzentrazio lasai batez egiteko meditazioa da. Japoniako Soto eskolaren arabera, iratzarpenera iristeko biderik egokiena da, eta, ongi egiten bada, iratzarpena bera da.

Rinzai eskolako zazen-saioa.

Bibliografia

  • Taisen Deshimaru, Za Zen, la práctica del Zen
  • Taisen Deshimaru, La práctica de la concentración
  • Dokushô Villalba, Qué es el Zen
  • Ricardo Dokyu, Introducción a la práctica de ZAZEN, Kier argitaletxea.
  • Roberto Curto, Buda, Las cuatro nobles verdades, Longseller argitaletxea (Budismorako sarrera liburua).

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.