Zatoia
Zatoia[1][lower-alpha 1] Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 19,8 kilometro luzerarekin, Aezkoako Abaurreko lautadan jaiotzen da, 1213 metroko altueran, eta Zaraitzu ibaian isurtzatzen da, Otsagabia udalerriko Iribarren auzoan, 748 metroko altueran.
Zatoia | |
---|---|
![]() Zatoia ibaia Zubigoiena zubiaren pean | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 19,8 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°52′47″N 1°13′43″W |
Kokapena | Euskal Herria |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 75 km² |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 1,087 m³/s |
Iturburua | Abaurregaina (Aezkoa) (1.213 m) |
Bokalea (Zaraitzu; eskuinaldea) | Iribarren (Zaraitzu) (748 m) |
Ibilbidean zehar, 75 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Otsagabitik igarotzean 1,087 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko. Kopuru hori, oro har, 0,122raino jaisten da abuztuan, euri gutxien egiten duenean, eta otsailaren 1,879era igotzen da, hilabete horretan euria eta elurteak ugariagoak baitira. Anduñarekin batera Zaraitzu ibaia osatzen du.[2]
Bere ibilbidean, Zaraitzu ibarren zati bat zeharkatzen ditu.
Ibilbidea
Ibaiadarrak
- Erremendiko erreka (eskuinaldea)
- Mitxiliburuko erreka (ezkerraldea)
- Lezaldeko erreka (eskuinaldea)
- Zugarolako erreka (ezkerraldea)
- Zazpiturrietako erreka (ezkerraldea)
- Artaxoko erreka (ezkerraldea)
- Mauleko erreka (eskuinaldea)
- Errekariko erreka (ezkerraldea)
- Joanako erreka (ezkerraldea)
- Mañolandako erreka (ezkerraldea)
- Zubibarrengo erreka (eskuinaldea)
- Korteko erreka (eskuinaldea)
Zeharkatutako herriak
Nabarmendutako zubiak
Oharrak
- /s̻ató.ɟa/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- «Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura» idena.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- «EDUKIERA-ESTAZIOAK: Estazio foronomikoaren datuak (Zatoia Otsagabian)» ceh.cedex.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
Ikus, gainera
- Zaraitzu
- Nafarroa Garaiko ibaiak
- Euskal Herriko ibaiak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.