Zas

Zas Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Terra de Soneirako eskualdean kokatzen da. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua % 99,42 da.

Zas
Galiziako udalerrien zerrenda
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaCoruñako probintzia
AlkateaManuel Muiño (en) Itzuli
Izen ofizialaZas
Posta kodea15850
INEk ezarritako kodea15093
HerriburuaZas (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°05′43″N 8°55′27″W
Map
Azalera133.68 km²
Altuera0 m
MugakideakMazaricos, Vimianzo, Laxe, Cabana de Bergantiños, Coristanco eta Santa Comba
Demografia
Biztanleria4.308 (2023)
0 (2022)
alt_left 2.318 (%53,8) (%50) 2.154 alt_right
Dentsitatea32,23 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaC
concellodezas.org

Geografia

Udalerri honek Coristanco, Santa Comba, Mazaricos, Vimianzo, Laxe eta Cabana de Bergantiños udalerriekin mugatzen du. Udalerriak itxura luzanga du eta ipar-hego norantzako zentzuan kokatzen da, bere gune garaiena Pico de Medakoa da. Nahiz eta kostalderik ez izan, udalerria Costa da Morteko erdigunean kokatzen da. Udalerriaren erditik Río Grande ibaia igarotzen da eta bere hegoaldeko parrokietatik Xallas ibaia.

Ekonomia

Galiziako barnealdeko udalerri askok bezala, Zas nagusiki nekazaritza, abeltzaintza eta lur sail txikizko ustiaketa latifundistan oinarritutako ekonomia bat du. Ekonomiaren bere beste adarrek industria, merkataritza eta ostalaritza ere barne hartzen ditu, azken honek garrantzia handia du Baioko parrokian.

Parrokiak

  • O Allo (San Pedro)
  • Baio (Santa María)
  • Brandomil (San Pedro)
  • Brandoñas (Santa María)
  • Carreira (Santiago)
  • Gándara (Santa María)
  • Lamas (Santa María)
  • Loroño (Santiago)
  • Mira (Santa María)
  • Muíño (San Tirso)
  • San Cremenzo de Pazos (San Cremenzo)
  • San Martiño de Meanos (San Martiño)
  • Santa Sía de Roma (Santa Sía)
  • Santo Adrián de Castro (Santo Adrián)
  • Vilar (San Pedro)
  • Zas (Santo André)

Turismoa

Udalerriak badu nolabaiteko garrantzia bat arrasto megalitikoei dagokionez, orain dela 5000 urteko hilobiak baititu. Ezagunena Arca de Piosa delakoa da, Muiñoko parrokian kokatuta dagoelarik. Zenbait castro ere baditu, esate baterako San Adriangoa.

Udalerriaren hegoaldean Brandomilgo zubia dago, erdi arokoa da eta erromatar oinarrien arabera eraikita dago.

Gaur egun udalerriaren herrigunean Festa da Carballeira deituriko folk jaialdia ospatu ohi da, 2008 urtean bere XXV urteurrena bete zuelarik, Galiziako herri musikaren zirkuituko topaketa nagusienen artean bere tokia lortuaz.

Herritar ospetsuak

Eugenio Romero Pose, elizgizon eta idazlea, Madrilgo gotzain laguntzailea (1949-2007).

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.