Zarauzko Ikurrina
Zarauzko Ikurrina Zarauzko Udalak eta Zarautz Arraun Elkarteak antolatzen duten estropada garrantzitsua da, abuztuaren 14 eta 15ean jokatzen dena. Gaur egun Kontxako Banderarekin batera bi jardunaldi dituen ekitaldi bakarra, eta bi saioen denborak batuta azkarrena izan den traineruak eskuratzen du ikurrina, nahiz eta jardunaldi bakoitza TKE Ligarako independentea den.
Zarauzko Ikurrina | |
---|---|
Sorrera | 1976 |
Herria | Zarautz, Gipuzkoa |
Antolatzailea | Zarauzko Udala Zarautz Arraun Elkartea |
Partehartzaileak | Gizon: TKE Liga Emak: Euskotren Liga |
Modalitatea | lerrokatua |
Errekorra | Eremu berrian (2016) Gizonezkoak: 19:23.72 (Santurtzi, 2020) 39:18.23 (Urdaibai, 2016) Emakumezkoak: 10:39.36 (Orio, 2020) 21:26.56 (San Juan, 2016) |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Orio (11) Emakumezkoak: San Juan (5) |
Azken ekitaldia | 2023 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak: Bermeo Urdaibai Emakumezkoak: Arraun Lagunak |
2009an Emakumezkoen Ikurrina hasi zen jokatzen eta Emakumezkoen Traineru Ligako estropada garrantzitsuena ezezik Ligaren amaiera ere izaten da.
Historia
40, 50 eta 60 hamarkadetan Zarautzen trainerilla estropada garrantzitsuak antolatu izan ziren. Gipuzkoan ordea traineru estropada gutxi antolatzen zirela eta, Kontxako Banderak eta Gipuzkoako Traineru Txapelketak baino ez zuten jarraipenik, klasikoa bihurtuko zen estropada antolatu zen 1976an. Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarte onenek hartu izan dute parte eta palmaresak ongi erakusten du urtez urte arraun munduak izan duen bilakaera. Hasierako ekitaldietan esaten zen Santurtziren bandera zela, ia beti berak irabazten baitzuen, orain aldiz Oriorena dela esaten da, askogatik garaipen gehien baititu.
Hasieran egun bakarreko froga izan zen. Lehenengo bi ekitaldietan zortzi traineruk hartu zuten parte, 1978tik aurrera hamabik, hiru txandatan banatuta. 1990an bi egunetako froga bihurtu zen, lehenengo zortziak bigarren jardunaldira sailkatzen zirelarik gero bi egunetako denboren batuketak postuak finkatzen zituela. Bi urtetan ez da Zarauzko Ikurrinik jokatu. 1986an sortu berri zen Euskadiko Arraun Federazioarekin izandako desadostasunengatik eta 1987an Zarautzen Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zelako.
2009an Emakumezkoen Traineru Liga abiatzearekin batera sortu zen Emakumezkoen Zarauzko Ikurrina. Ligaren amaiera izaten da gainera eta bertan ematen zaio bandera Ligaren irabazleari.
Gizonezkoen Ikurrina
Palmaresa
- ¹ 2018an Hondarribiak irabazi zuen Bandera, jardunaldi bietan bigarren egin arren.
Garaipenak
Elkartea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Orio | 11 | 1983, 1993, 1995, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2010, 2017 |
San Pedro | 5 | 1988, 1991, 1992, 1994, 1996 |
Kaiku | 5 | 1978, 2011, 2012, 2013, 2014 |
Hondarribia | 5 | 2015, 2018, 2019, 2020, 2021 |
Bermeo Urdaibai | 5 | 2004, 2007, 2016, 2022, 2023 |
Santurtzi | 4 | 1979, 1980, 1981, 1985 |
San Juan | 3 | 1989, 1990, 1997 |
Castro | 3 | 2005, 2008, 2009 |
Zumaia | 2 | 1982, 1984 |
Astillero | 2 | 1976, 2003 |
Michelin (Lasarte) | 1 | 1977 |
Emakumezkoen Ikurrina
Emakumezkoen Traineru Ligaren bukaera izaten da eta gizonezkoetan bezala bi jardunaldiek Ligarako independenteki puntuatzen duten arren, denboren baturak erabakitzen du Ikurrinaren irabazlea. 2010an bigarren egin zuen Gipuzkoa deskalifikatua izan zen arauturikoa baino ez-propio gehiago eramateagatik eta Kantabriak erretiratu beharra izan zuen. 2011ean Ligaren finala jokatu zen sailkaturiko lau kluben artean.
Palmaresa
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Laugarrena |
---|---|---|---|---|
2009 | Gipuzkoa | Galizia | Bizkaia | Katalunia |
2010 | Galizia | Bizkaia | Kantabria (erret) | Gipuzkoa (deskalif) |
2011 | Getaria-Tolosa | Rías Baixas | Zumaia | San Juan |
2012 | Zumaia | Rías Baixas | Getaria-Tolosa | San Juan |
2013 | Zumaia | Hibaika | San Juan | Orio |
2014 | San Juan | Hibaika | Zumaia | Samertolameu |
2015 | San Juan | Zumaia | Orio | Hibaika |
2016 | San Juan | Hibaika | Orio | Cabo da Cruz |
2017 | San Juan | Hibaika | Orio | Arraun Lagunak |
2018 | San Juan | Orio | Arraun Lagunak | Hondarribia |
2019 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra | Hondarribia |
2020 | Orio | Donostiarra | Arraun Lagunak | Hondarribia |
2021 | Orio | Arraun Lagunak | Hondarribia | Donostiarra |
2022 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra | Tolosaldea |
2023 | Arraun Lagunak | Donostiarra | Orio | Tolosaldea |
Garaipenak
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
San Juan | 5 | 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 |
Orio | 4 | 2019, 2020, 2021, 2022 |
Zumaia | 2 | 2012, 2013 |
Getaria-Tolosa | 1 | 2011 |
Arraun Lagunak | 1 | 2023 |