Zarate (jatetxea)
Zarate Bilboko Poza Lizentziatua kalean dagoen jatetxea da. Bertoko sukaldariburua Sergio Ortiz de Zarate da.
Zarate (jatetxea) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′45″N 2°56′36″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2011 |
Webgune ofiziala | |
2011n sortua, hori baino lehen sukaldariburua Lekeitioko Arropain jatetxean izan zen.[1] Lekeitioko hastapen horien ukitua nabari da haren plateretan. Kantauri itsasoan barrena murgiltzen duen kartaz gain, 11 platereko menu bat ere eskaintzen dute. Kartako platerek 25 eurotik gora balio dute, eta 11 platereko menuak, berriz, 105 euro.[2]
2015ean Michelin Gidaren lehenengo izarra lortu zuen. Epaimahaiak arrainekin egindako lan bikaina nabarmendu nahi izan zuen.[3]
Erreferentziak
- Domínguez, Koldo. (2015/11/25). «El Zarate de Bilbao, única nueva estrella Michelin en Euskadi» El Correo.
- «Alvaro Garrido sukaldariak bere bost euskal jatetxe gustukoenen zerrenda atera du» Berria 2022-07-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- EiTB. (2015/11/25). 27 Michelin izar, Euskadiko sukaldaritzaren zeruan. .
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.