Zarata
Zarata desiratzen ez den soinua da. Adiera arruntean bolumen edo ozentasun handiko soinua nahiz bolumen txikikoa izan arren, atsegina ez den soinu jarraitua, pertsonen jarduera edo horien arteko komunikazioa eragozten duena. Hedaduraz, beste erabilera batzuk ditu: adibidez, zientzian seinale eta aldagai baten zorizko osagaia da eta musikan egituratik ateratzen den soinua da.
200 dB | Lehergailu baten eztandak 200 dB baino gehiago sor ditzake. |
180 dB | Krakatoa sumendiaren eztanda 160 km-ko distantzian intentsitate honekin entzun omen zen. Espazio ontziek lurretik abiarazterakoan egiten duten zarata. |
142.2 dB | Kirol estadio batean inoiz neurtu den zaratarik ozenena. |
140 dB | Belarrietako minaren muga. Formula 1 auto batek metro batzuetara egiten duen zarata. |
130 dB | Hegazkin bat abiarazterakoan. |
120 dB | Hegazkin baten motorren zarata. Piroteknia. Suziriak. |
110 dB | Rock kontzertu batek, Mitin batek egiten duen zarata |
100 dB | Kaleko zulagailu batek egiten duen zarata |
90 dB | Trafikoak egiten duen zarata |
87 dB | Espainiako lan-arriskuen legediak 2006an ezarri zuen onar zitekeen zarataren muga[1] Lantoki oso zaratatsu batean langile batek onartu beharko ez lukeen zarata. (Belarrien babesek 10 dB jaisten omen dute babesik gabe neurtzen den zarata) |
80 dB | Tren batek egiten duen zarata |
70 dB | Xurgagailu batek egiten duen zarata |
50/60 dB | Jendearen abarrotsa / Etxeko ontzi garbigailu batek egiten duen zarata |
40 dB | Elkarrizketa batek egiten duen zarata |
20 dB | Liburutegi baten egon ohi den isiltasuna (ez erabatekoa) |
10 dB | Isiltasunean entzuten diren zarata txikienak, arnasarena, esate baterako |
0 dB | Dezibel bat omen da giza belarri zorrotz-zorrotz batek antzeman dezakeen gutxieneko soinua |
- Artikulu hau soinu desatseginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zarata (argipena)».
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.