Zaragozako errekonkista

Zaragozako errekonkista Alfontso I.a Borrokalaria Iruñeko eta Aragoiko erregeak bultzaturiko kanpaina militarra izan zen, 1118an Zaragoza hiri almorabideen eskuetatik kendu zuena.

Zaragozako errekonkista
Errekonkista
Data1118ko maiatza-abendua
LekuaZaragoza
Koordenatuak41°39′00″N 0°53′00″W
EmaitzaKristauen garaipena
Gudulariak
Aragoiko Erresuma
Iruñeko Erresuma
Bearnoko bizkonderria
Almorabideen Inperioa
Buruzagiak
Alfontso I.a Borrokalaria
Gaston IV.a Biarnokoa
Gendule II.a Bigorrakoa
Abd Allah ibn Mazdali

Kanpaina

Zaragoza, Zaragozako taifaren hiriburua izandakoa,[1] aldiriak kontuan hartuta garai haietan 25.000 biztanle zituen.[2] Jada 1086an Alfontso VI.a Leongoak, 1091n Antso V.a Nafarroakoak[1] eta 1110ean Alfontso Borrokalariak berak saiakerak egin zituzten hiria hartzeko.[3] Kanpainia honetan, aragoiar eta nafar zaldunek ez ezik okzitaniar, gaztelar eta kataluniarrek ere parte hartu zuten. Setioa 1118ko maiatzean hasi zen.[4] Setioa jada hasita zegoenean erregea ailegatu zen baina bertan Gaston IV.a Biarnokoa edo Gendule II.a Bigorrakoa bezalako zaldun zailduak ziren.[5] Petri Libranakoa monjeak[6] Gelasio II.ak 1118ko abenduan emandako gurutzadako bulda eraman zuen.[7]

Almorabideen gudarostea urria izan zen oso eta gainera 1116an Ibn Tifilwit walia hil zenetik ez zuen agintaririk;[7] hala ere Abd Allah ibn Mazdali granadar waliren armadaren laguntza izan zuen.[8] Granadarra azaroaren 16an hil, defendetzaileen atsekaberako.[9] 1118ko abenduaren 11n musulmanek kapitulatu zuen eta hilaren 18an kristauak hirian sartu ziren.[4] Alfontsotar armadak setiorako arma ugari izan arren, setiatuen goseagatik amore eman zuten.[10] Izan ere, oso udazken gorria izan zen eta okzitaniar gudarosteen zati batek gosegatik ere alde egin zuen.[7]

Zaragoza konkistatu eta gero, Alfontso I.ak borrokari eutsi zion eta hurrengo urtean Tutera eta Tarazona hartu zituen.[11] Hiria Gaston Biarnokoaren eskuetan utzi zuen[12] eta laster Erresumako hiriburu bilakatu zen, lehen Jakak zuen garrantzia gaduz.[13]

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.