Zapi Gorridun Armada

Zapi Gorridun Armada (レッドリボン軍, Reddo Ribon Gun?), edo Red Ribbon armada, Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko ejerzitoa da. Berau etsai "kolektibo" iraunkorrena (30-68 kapituluak)da, etsai "indibidual" iraunkorrena Satan Bihotz Txiki baita.

Red Koronelak sortutako armada hau, Lurreko armada indartsu eta beldurgarriena da. Red Koronela, gizon txikia baina gogorra da; misioren batean huts egiten duten kideak akabatzen ditu. Kuartel Nagusia, oso ongi zainduta dago segurtasun sistema eta misilen bidez, eta bertatik kontrolatzen du guztia. Batailoi guztiei bertatik ematen zaizkie aginduak. Batailoi hauek Dragoi Bolen bila dabiltza eta radarrak Dragoi Bola bat dagoela adierazten duen toki bakoitzean hauetako talde bat dago.


Antolakuntza

 
 
 
 
Red Komandantea
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Brigada Urdina
 
Brigada Txuria
 
Kobrezko Brigada
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Erregimendu Horia
 
 
Zilarrezko Erregimendua
 
 
 
 
Muscle Tower
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Erregimendu Violeta

Red Komandantea

Red Komandantea (レッド総帥, Reddo Sōsui?), Zapi Gorridun Armadaren sortzaile eta liderra da. Gogor guztia kontrolatzen du guztia Kuartel Nagusitik eta huts egietn dieten soldaduak akabatu egiten ditu. Bere helburua Dragoi Bolak biltzea da eta horretarako bere radarrak (ez Gokurena bezain zehatza) bat dagoela adierazten duen toki bakoitzean talde bat dauka.

Oso txikia eta ilegorria da. Itxura gaiztoko katu beltz bat da bere maskota. Kuartel Nagusiaren inguratzean ia bere gizon eta ofizial guztiak galtzean, Black-ekin batera dorre batean ezkutatu eta Shenron-i altura handiagoa eskatzeko asmoa azaltzen du. Black-ek haserre tiro bat emaen dio kopetan eta bere burua Black Komandante izendatzen du.

Black laguntzailea

Black laguntzailea, (ブラック補佐, Burakku Hosa?), bigarren ofiziala da. Itxura militar gabekoa, berak ematen dizkio aginduak Ejertzitoari. Red-en konfiantzazko gizona izanda, beti bere ondoan ageri da aginduen menpe, nahiz eta agindu batzuk iraingarriak diren (Red-en aurrean makurtzea bere altuera disimulatu ahal izateko, adibidez). Bere pazientzia Red-en nahia Dragoi Bolekin altuago bilakatzea dela jakitean amaitzen da. Red akabatu eta bere burua Komandante izendatzen du, nahiz eta handik gutxira Gokuk garaituko duen Ejertzitoarekin amaituz.

Brigada Urdina

Gokuren bidean dagoen hirugarren brigada da eta Iratxo Dortokaren etxetik gertu dagoen uharte batan daude kokatuta. Blue jeneralaren estrategia batailoia bitan banatzea da: bata (bera buru izango duena) ozeanoan murgilduko da Gokuri jarraika Dragoi Bola artzekotan. Bigarren taldea, Dog buru duela, Iratxo Dortokaren etxera joango da Gokuk batu dituen 2 Dragoi Bolak lapurtzekotan, baian Lunch eta Iratxo Dortokak garaituko dituzte.

Blue Jenerala

Blue Jenerala (ブルー将軍, Burū Shōgun?), Zapi Gorridun Armadako ofizial indartsu eta beldurgarriena da; berak irauten du gehien Gokuren aurrean. Itsaspean dagoen Dragoi Bola bat aurkitzea helburu duen Brigada Urdineko liderra da. Urpekountzi batean Goku eta lagunei leize zulo misteriotxu batera jarraitzen die eta bertan Krilin eta Gokuren aurka borroka egin behar izaten du. Gure lagunek garaitu egiten dute.

Erortzen ari den kobazulotik atera eta Gokuri Iratxo Dortokaren etxera jarraitzen dio. Segidan bertan zeuden guztiak lotu eta Dragoi Bolak lapurtzen dizkie. Gokuk askatzea lortu eta Pinguinoen Hiriraino jarraitzen dio. Botere psikoekin Goku paralizatu ostean, Aralek egurra eman eta ostiko batez Egiptoraino bidaltzen du.

Kuartelera itzultzean Gokuren radarra besterik ez zuen (Dragoi Bolak berreskuratu baitzituen honek). Bere porrotaren ondorioz, Red Koronelak Tao Pai Pai-ren aurka borrokatzera zigortzen du. Honek bere mingaina erabiliz bakarrik hiltzen du Blue.

Gero Dragoi Bola GTn agerraldi txiki bat egiten du, Super Zibor 17ren sagan, beste zenbait bilaurekin batera infernutik ihes egingo baitu. Baina Pan-ek erraz irabaziko dio.

Dog

Dark Tenientea edo Green Tenientea izenaz ere ezaguna

Dog (ドッグ, Doggu?), Blue Jeneralaren menpeko ofizialetako bat da. Iratxo Dortokaren etxea erasotzeko arduraduna izan zen, baina erraz garaitua izan zen.

Brigada Txuria

Iparraldean kokatuta dagoen brigada (Gokuri aurre egiten dion bigarrena). Operazio zentru nagusia Muscle Tower-a da. Bertatik White Jeneralak (Brigada Txuriaren burua) Kuartel Nagusitik bidaltzen dizkioten aginduak bideratzen ditu. Brigada honen helburua elurtutako paraje horretan Dagoi Bola bat aurkitzea da. Horretarako herriko alkatea bahituta daukate, herritarrek Dragoi Bola bilatzen lagun dezaten.

White Jenerala

White Jenerala (ホワイト将軍, Howaito Shōgun?), Brigada Txuriaren burua da. Bere helburua iparraldeko paraje horretan dagoen Dragoi Bola bat aurkitzea da, ejertzitoaren radarrak bat kokatzen baitu bertan. Gokuk beragana iristea lortzen du dorreko oztopo guztiak gainditu ostean. Whitek orduan mehatxu egiten du alkatea hilko duela esanez, eta Gokuren errendizioa baliatuz tiro bat botatzen dio heroi txkiari. Orduan Super 8 amorratu eta kolpe gogor batez Jenerala urrutira bidaltzen du.

Metalezko Sarjentua

Metalezko Sarjentua (メタリック軍曹, Metarikku Gunsō?), Terminator-en antza ikaragarria duen burdinazko robota da. Muscle Tower-aren hirugarren pisua zaintzeaz arduratzen da. White Jeneralaren menpekoa, ia garaitezina dirudi, nahiz eta Gokuren erasoek burua kendu. Ahotik misilak jaurtitzen ditu eta ukabilkada gogorrak eman ere bai. Gokuren aurkako borroka neketsuaren ondorioz bateria agortzen zaio ordea, Gokuk borroka garaituz.

Murasaki Sarjentua

Murasaki Sarjentua (ムラサキ曹長, Murasaki Sōchō?) White Jeneralaren menpeko ofizialetako bat da. Bere esku dago dorrearen 4. pisua zaintzea. Gokuren aurka borrokatu zen, baina nahiz eta tipo argia izan, galdu egin zuen. Borroka galdu ostean, 8 zenbakidun Androidea askatzen du, Goku akabatzeko aginduz eta bestela leher arazi egingo zuela esanez. Gokuk ordea Murasaki konorte gabe uzten du honek ezer egin aurretik.

Agente honek ninja baten truku guztiak ezagutzen ditu: itzaletan kamuflatzea, ninja izarrak erabiltzea, eta bost aldiz biderkatzea bere burua (nahiz eta azkenean boskiak diren eta ez truku bat).

Animean, dorrea suntsitu ostean Murasakik bizirik irauten du eta Gokuri Dragoi Bolak kentzen saiatzen da. Hala ere, Super 8ri barnan zuen bonba kendu ostean, kanpora jaurti eta lehertu ostean, elur jauzi batek arrapatzen du.

Kobrezko Brigada

Brigada hau ez da sekula ere azaltzen, izendatu bakarrik egiten da. Copper Jeneralak gidatzen du, nahiz eta sekula ez den ikusten. Bere lana azken Dragoi Bola aurkitzea litzateke, nahiz eta hontan hasi aurretik garaitua den Ejertzitoa. Bioleta Jenerala eta bera izango lirateke Ejertzitoa desgin ostean bizirik iraungo luketen bakarrak.

Erregimendu Horia

Yellow Koronelak zuzendutako laugarren brigada, Karinen Lur Sakratuko Dragoi Bola topatzeko.

Yellow Koronela

Yellow Koronela (イエロー大佐, Ierō Taisa?), Erregimendu Horiaren buru den tigre-gizaki bat da. Lur Sakratuan kokatzen da, bertan Dragoi Bola bat topatzeko. Bora mehatxatzen dute Dragoi Bola eman diezaioten eta baina honek soldaduak akabatu egiten ditu. Yellow-k helikopteroan ihes egitea lortu eta Kuartela porrotaz jakinarazten du. Red Koronelak, amorratuta, Tao Pai Pai bidaltzea mehatxatzen du, ez badu Dragoi Bola berreskuratzen. Yellow-k Boraren semea (Upa) bahitzen du trukean bola eman diezaion baina Goku iritsi eta helikopterotik botatzen du Upa salbatuz.

Dragoi Bola GTn agerpen txiki bat egiten du Super 17ren sagan, Blue Jenerala, Metalezko Sarjentua eta Black laguntzailearekin batera infernutik ihes egiten duenean bere helikopteroan. Hala ere, Panek erraz garaitzen ditu.

Zilarrezko Erregimendua

Seriean ageri den lehen brigada da eta Silver Koronela gidatzen du, gizon serio eta autoritarioa. Bere zeregina bi Dragoi Bola aurkitzea da, bata herri batean eta bestea basoan.

Silver Koronela

Silver Koronela (シルバー大佐, Shirubā Taisa?), Gokuren aurka borrokatzen den lehen ofiziala da. Zilarrezko Erregimenduko burua da. Itxuraz, Red Komandantearen konfiantzazko gizonetako bat da.

Anker eta erruki gabea zeregina betetzeko orduan, horretarako zein akabatu behar duen axola gabe. Boxeatzaile ona eta Red-i fidela, Dragoi Bola bat bereganatzen du, nahiz eta honek ez duen salbatzen Red-ek agindutako heriotzetik, aurkitu beharreko bigarren Dragoi Bola haur batek kendu baitio. Exekuzioa ez dakigu seguru burutu zenetz, Silver-ek (erabakiarekin atsekabetuta) Red-en bulegotik alde egiten baitu bere soldaduak baztertuz. Ez dakigu ezer gehiago Silver-etaz.

Erregimendu Bioleta

Ejertzitoko emakume bakarrak gidatutako bostgarren brigada. Amazoniako erregimen batean aurki behar dute Dragoi Bola. Nahiz eta ia gizon guztiak hil, asko Koronelak berak sakrifikatuta animaliei jaten emateko, helburua lortu eta Red Koronelaren sari handi bat jasotzen du dirutan.

Bioleta Koronela

Bioleta Koronela (バイオレット大佐, Baioretto Taisa?) Ejertzitoko emakume bakarra da eta bere zeregina amazoniako erregimen batean Dragoi Bola bat aurkitzea da. Erraz aurkitzen du Blue Jeneralak Gokuri lapurtutako radarrari esker. Basati talde batek bere gizonak hil eta ero Kuartel Nagusira joaten da. Red-ek saria ematen dio. Kuartela Goku eta lagunek inguratuta dutela, Red Koronelaren kutsa gotorra ireki, diru guztia lapurtu eta helikopteroz ihes egiten du Goku eta lagunak saihestuz.

Ejertzitoaren Azpikontratak

Bere ofizialekin Goku garaitu ezinik, Red Koronelak ejertzitotik kanpoko bi lagun kontratatzen ditu, lapur bizkor bat (animean bakarrik) eta eraile bat:

Bitxikeriak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.