Zapaltze sindrome orokor

Zapaltze sindrome orokorra edo crush sindromea masa muskular handien konpresioaren ondorioz agertzen den sindromea da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zapaltze sindrome orokor
Deskribapena
Motarhabdomyolysis (en) Itzuli
crush injury (en) Itzuli
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10T79.5
GNS-9958.5
DiseasesDB13135
MeSHD003444

Sindrome hau 1941ean aurkitu zuen Eric Bywaters mediku britainiarrak Londongo bonbardaketak jasan zituzten gaixoengan. Normalean hondamendi handien ondorio izaten da (lurrikara, gerra...) pertsonak eraitsitako etxeen azpian geratzen direlako, baina hainbat ordu iraun dituen tornikete batek ere eragin dezake.

Harrapatuta geratu den masa muskularra deskonprimatzen denean agertzen da sindromea, konprimatutako zonan odol zirkulazioa berritzen denean. Honek alde batetik, presio arterialaren bat-bateko jaitsiera eragingo du, shock egoera sortuz. Bestalde, mioglobina eta erradikal askeak bezalako substantzia nefrotoxikoen askapena emango da. Hauek giltzurrun hodixken nekrosia eta giltzurrun gutxiegitasun akutua eragingo dute.

Tratamendua erreskatearen momentuan hasi behar da sindromeari aurre hartzeko. Horretarako, pertsona hondamendi lekutik atera bezain laster likidoen ordezkapena hasten da zainbidetik. Ondoren, mioglobina eta erradikal askeen desagerpenerako tratamendua hasten da. Kasu larrienetan eragindako zonaren ebaketa beharrezkoa izango da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.