Zanpantzar
Zanpantzarra (iraganean, zanpantzart, sanpantzar edota japantzar ere bai) lastoz edo iratzez beteriko panpinatzarra da, inauterietarako egina, eta azken egunean epaitu, kondenatu eta errea. Beste urte sasoi batzuetan ere egiten da zenbait tokitan. Betiere, garbikuntza erritua dakar berekin: gaitzak erretzen dira panpinarekin batera. Hedaduraz, zanpantzar deritze, orobat, inauteriei edota, zehatzago, inaute-astearteari edota hausterre-egunari.[1][2]
Azken urteotan, hedabideetan zanpantzar deitu izan zaie joaldunei, nahiz eta joaldunak inauterietako beste pertsonaia bat izan.[2]
Erreferentziak
- «Zanpantzar», Orotariko Euskal Hiztegia.
- Karlos IRUJO ASURMENDI, Ortzadar Folklore Taldea: «Zanpantzar», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.