Zamaleku
Zamalekua, zamatzeko tokia, kargategia, zamalanen tokia edo kargatzeko tokia esaten zaio itsas portuetan, enpresetan edo garraio-bideen muturretan egoten diren tokiari. Leku horiek kamioiak, trenak edo itsasontziak zamatzeko erabiltzen dira. Horrelako tokietan garabiak egotea ohikoa izaten da.
Gaur egun zamaleku batzuk industria ondare historikotzat jotzen dira. Esate baterako, Bizkaiko industria eta meatzaritzaren historian esanguratsuak izan ziren zenbait zamaleku, industria ondare historikotzat[1][2] jo izan dira.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Antonio Hernández Almaraz. (2016-12-07). «Los cargaderos de mineral de la Orconera Iron Ore Co. Ltd. en Lutxana, Barakaldo» AVPIOP (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
- (Gaztelaniaz) «Cargaderos De Mineral En La Cuenca Minera Vizcaina de Hernández Almaraz, Antonio 978-84-607-6077-1» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.