Zalitzuki
Zalitzukia (Vitex agnus-castus) Lamiaceae familiako[1] zuhaixka edo zuhaitz txiki espezie mediterraneoarra da. 4 m-raino hazten da eta hosto inparipinatuak eta luku luzetan hazten diren lore more eta txikiak ditu. Apaingarri gisa landatzen da. Batzuetan zalitzunkia edo basa-piperra (ez nahastu Persicaria hydropiper espeziearekin) ere esaten zaio[2].
Zalitzuki | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Generoa | Vitex |
Espeziea | Vitex agnus-castus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | chaste berry (en) ![]() |
Ezaugarriak
Aurkako hostoak ditu, 4 eta 12 cm luze bitarte, peziolatuak eta palmatuak.
![](../I/Vitex_agnus-castus_flowers.jpg.webp)
Loraldia uztaila eta irailaren artean izan ohi da. Loreak, urdin-moreak, infloreszentzia luze eta estuetan daude bilduak. Fruituak txikiak, esferikoak eta beltzak dira.
Habitata
Zalitzukia klima mediterraneoko ibarbasoetan bizi da, ibilgua urtaroaren araberakoa den ibar-basoetan bereziki[3]. Beste hosto gogor edo ezkatatsuko espezie hostoiraunkorrekin ageri ohi da, esate baterako: heriotzorria (Nerium oleander) eta milazkak (Tamarix sp.)[3].
Erabilera
Sendabelar honen erabilera ugarien artean, aipatzekoa da emakumeen disfuntzio hormonalak tratatzearena:
- ama-esneren ekoizpena eta jariapena bizkortzen du
- menstruazio aurreko sindromean (MAS), antzutasunean eta Parkinsonen gaitzean hobekuntzak eragiten ditu.
Herri medikuntzan, ezaugarri anafrodisiakoengatik erabili izan da, latinezko espezie izenak dioen bezala (agnus castus), adibidez fraideen lastaira betelanean.
Egun, lorategietan apaingarri erabiltzen da, dituen lore (infloreszentzia) urdin-more ederrengatik. Gainera, erlezalea da.
Sinonimoak
- Vitex latifolia Mill. (1768).
- Vitex verticillata Lam. (1779).
- Vitex integra Medik. (1783).
- Vitex lupinifolia Salisb. (1796).
- Vitex agnus Stokes (1812).
- Vitex robusta Lebas (1869).
- Agnus-castus robusta (Lebas) Carrière (1871).
- Agnus-castus vulgaris Carrière (1871).
- Vitex pseudonegundo (Hausskn.) Hand.-Mazz. (1913).
- Vitex hybrida Moldenke (1941).[4]
Erreferentziak
- Lamiaceae familiakoa da sailkapen filogenetikoan, Verbenaceae da sailkapen klasikoan.
- Flora iberica
- Olarizuko lorategi botanikoa - Arboretoa, Gasteizko Udalaren webgunean
- Sinonimoak Kew webgunean
Ikus, gainera
- Vitex