Zaldieroa

Patxi Huarte Larraburu, Zaldieroa (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1966ko urtarrilaren 14a) euskal komikigilea da.

Zaldieroa

Bizitza
JaiotzaFaltzes, 1966ko urtarrilaren 14a (58 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Ibilbidea

Iruñean bizi zelarik, Korrok aldizkarian hasi zen marrazten. AEK-ko didaktika sailean egin zuen lan, didaktika marrazkiak prestatzen. Irratigintzan ere aritu izan da, Paraiso eta Euskalerria Irratietan.

TMEO komiki aldizkarian argitaratu zituen bere lanak, eta Napartheid fanzinea sortu zuen, Asisko Urmenetarekin batera 1988an.[1]

Euskaldunon Egunkarian artikuluak eta komiki zintak argitaratu zituen, kazeta itxi zuten arte. 1994an, Rikardo Arregi Saria jaso zuen, Euskaldunon Egunkariako Nafarkaria gehigarrian argitaratutako komiki zintei esker.

Gaur egun, egunero Berria egunkarian De rerum natura komiki zintak egiten ditu eta Juan Kruz Lakastarekin batera sortutako Serio Demonio atalean ilustrazioak egin zituen. Kolaborazioak egin izan ditu Nabarra, Aizu!,[2] Bertsolari, Xabiroieta Karrikiri elkarteko Karrika aldizkariekin; Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian ere argitaratzen du.

2005ean, De rerum natura komiki zinten lehen antologia argitaratu zuen Elkar Argitaletxeak eta ordudanik bilduma horiek bi urtean behin argitaratu dira.

2009an, prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen.

Xabier Olarrak euskarara itzulitako Raymond Queneauren Estilo ariketak liburuaren ilustrazioak egin zituen.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, haren hirugarren edizioan.

2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan" izeneko erakusketan parte hartu zuen, beste hainbat marrazkilariekin batera, euskal gatazka binetagileen ikuspegitik eginez.

Bibliografia

Ikus, gainera

  • Erriberar ezagunak

Erreferentziak

  1. Perez, Ander. «Desertuko kantinplora» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-22).
  2. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.