Zaldi montxino

Zaldi montxinoa, (montañeraz "Monchinu"), Kantabria zein Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da[1]. Berez hego-ekialdeko Kantabria da zaldi montxinoaren banaketa eremu nagusia, baina zenbait abere Bizkaiko Enkarterrietako hainbat herrietako mendietan aurkitu daitezke ere[2].

Zaldi montxinoa
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Euskal Herria
 Kantabria
SinonimoakMontxino

Zaldi montxinoak pottoken oso antzekoak dira, eta baita asturkoien antzekoak ere. Dena den hurbilagoak daude genetikoki galiziar poniengatik zein ordunteko behorrengatik[3]. Hainbat adituentzat zaldi montxinoak bi arraza hauen tarteko zaldi mota litzateke, pottoka eta asturkoien heda guneen arteko zubia egiten duena. Montxinoak beraz poniak dira baita ere. Ordunteko behorrak dira arrazaren beste senide hurbilak, baina lehen esan bezala asturkoi eta pottokak dira antzekoenak.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Tamaina txikiko aberea da, eta oso landatarra. Bere ingurumenari oso ondo moldatuta eta berak baliatzen dituen larreak nekez erabili ditzakete beste arraza aukeratuagoak.

Arraza desagertzeko zorian dago, eta hainbat ekimen abiatu dira babesteko.

Esate baterako Kantabriako Cabarceno animali parkean samalda bat kokatu dute arraza bultzatzeko.

Etimologia

Montañeraz "monchino" hitza menditarra eta tamaina txikikoa esan nahi du. Montxinoaren gune geografiko berean dagoen bertako behi arraza ere behi montxina deitzen da arrazoi berberengatik.

Arrazaren historia

Arraza garbiko aberetan eta hobetzeko hautaketa aurrera doan neurrian, antzekotosun nabarmenagoa da montxinoetan pottoka zein astorkoi arrazekin

Zaldi montxinoaren jatorria pottokaren, asturkoiaren zein lautzako zaldiaren antzekoa da. Oinarrian, Azken Izotz Aroa eta gero Kantauri itsasoko ertzan bertan iraun zuten poni basatiak izan ziren zaldi montxinoaren arbasoak.

Bibliografia ugari dago arraza Inglaterrako Exmoor poniarekin lotzen duena. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar Itsas Bazterretik Ingalaterrara bertako meategietan lan egiteko, pottokak, montxinoak eta asturkoiak.

Sakontzeko, irakurri: «Meategiko zaldi»

Zaldi montxinoa beste aldetik zelta poniak delako sailkapen taldean sartzen da.


1996tik aurrera hasi ziren Kantabriako Guriezu haranean arraza berreskuratzeko eta hautatzeko lanak. 2009. urtean 715 zaldi montxino zeuden zentsu ofizialean[4].

Banaketa eremua

Behorra

Kantabriako Guriezon, Rasinesen eta Castro Urdialesen. Bizkaian Karrantzan eta Turtziozen. Dena den zaldi samaldak paraje menditsu hauetan libre mugitzen dira batetik bestera, eta beraz Euskal Herriko mendebaldeko beste zenbait udalerrietan ere agertu daitezke.

Zaldia Euskal kulturan

Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Bideoak

  • (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko Espainiako Telebista Publikoaren bideoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.