Zaldi Zuria (Iruñea)

Zaldi Zuria edo Zaldi Zuriaren zokoa (gaztelaniaz: Caballo Blanco edo rincón del Caballo Blanco) Nafarroako Iruñeko Alde Zaharrean dagoen ostatu baten izena da, era berean hura dagoen kokaguneari ere izena ematen dio.

Zaldi Zuria
Iruñeko Alde Zaharra
Zaldi Zuria ostatuaren aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′14″N 1°38′27″W
Map
Ondarea

    Kokalekua

    Iruñeko harresietako zati den Redingo bastioiaren goialdean dago, bertako kokaleku garaiena delarik, hain zuzen ere, Redin pasealekua eta Barbazan Apezpikuaren ingurubideak egiten duten izkinan.

    Moja Karmeldar Oinutsen komentuaren alboan dago.

    Historia

    Erdi Aroan kokaleku honetan jauregi bat zegoen, baina gaur egun garai hartatik Solastokiko Gurutzea baino eza da gelditzen.

    Gaur egun

    Leku honetako ikuspegiak zoragarriak dira, bertatik zen dira; Arrotxapea, Txantrea eta Arantzadi auzoak ikus daitezke, eta, atzealdean berriz, Ezkaba mendia. Bertan jatetxe bat egoteaz gain, maiz, musika emanaldi eta ikuskizunen kokaleku izan ohi da.

    Iruditegia

    Ikus gainera

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.