Zaldi-potentzia

Zaldi-potentzia (ZP) edo Zaldi-indarra potentzia neurtzeko erabiltzen den unitatea da, Nazioarteko Unitate Sistemakoa ez dena.

P = m.g.v
Artikulu hau Potentzia unitateari buruz buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zaldi (argipena)».

Sistema metrikoan

Definizioz 75 kilopondio pisatzen duen zerbait m/s 1eko abiaduraz bertikalki igotzeko behar den potentzia da:

  • m = 75 kg
  • v = 3,6 km.h-1 = 1 m.s-1
  • g = 9,806 65 m.s-2

Honela:

P = m.g.v = 735,498 75 watt = 1 ZP

Horsepower

Horsepower (HP) potentzia unitate anglosaxoia da. Horse Power bat bertikalki 33.000 Librako masa duen objektu bat oin/minutuko abiaduran altxatzeko behar den potentzia da. Honela kalkulatzen da:

  • m = 55 libra (1 libra = 0,453 592 37 kg)
  • v = 10 oin segundoko (1 oin = 0,3048 m)
  • g = 9,806 65 m.s-2
P = m.g.v = 745,699 8 watt = 1 hp

Laburdura « hp » da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.