Zalama
Zalama[1] mendia Ordunteko mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago, eta Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen du.
Zalama | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.336 m |
Prominentzia | 418 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′06″N 3°24′50″W |
Mendikatea | Ordunte-Mesada mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Los Tornosetik |
1.336 metrorekin Bizkaiko hirugarren mendirik altuena da, Gorbeia eta Aldamin aurretik eta Anboto atzetik dituela. Enkarterriko tontorrik garaiena da halaber, gainetik eskualdearen ikuspegi bikaina dagoelarik.
Eusko Jaurlaritzak parke eoliko bat eraiki nahi izan zuen Zalama mendia eta Ordunte bitartean, baina Karrantzako herritarren aurkako iritzia dela eta, bertan behera geratu zen.
Karrantzako ibarraren hego-mendebaldean kokatuta dago.
Abiapuntuak
- Los Tornos mendatetik (Ordu 1 15 min.).
- Aguera de Montijatik (Ordu 1 45 min.).
- Lanzas Agudasetik (2 ord. 30 min.).
- Campo Calerotik (3 ord.).
Erreferentziak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.