Zala Zazai
Zala Zazai (Afganistan, 1999) afganiar polizia da, 2021ean bere herrialdea uztera behartua Talibanak boterea berreskuratu ostean.[1]
Zala Zazai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Afganistan, 1999 (24/25 urte) |
Herrialdea | Afganistan |
Jarduerak | |
Jarduerak | polizia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Bere ingurukoen eta familiaren aurkakotasuna jasan arren, Zala polizia bilakatu zen.[2] Afganistango Khost probintziako lehen emakumezko azpizuzendaria izan zen Krimenen Ikerketa Sailean.[3] Turkiako polizia akademian formatu zen, prestakuntza onenak eskuratuz. 500 gizonezko polizien artean emakumenzko ofizial bakarra zen, bere lankideek beldurrarazi zutelarik emakumea izateagatik;[4] adibidez sare sozialetan prostituta deitu eta mesprexuzko mezuak bidaltzen zizikioten.[5]
2021ean herrialdetik ihes egin zuen Tajikistanera, talibanak heldu ostean. Izan ere, tabilenen etorrerak herrialdean geratu diren 4.000 emakumezko polizia ofizialak arriskuan jarri zituen; talde terroristak polizia ofizialak jartu eta "bizimodu islamikoa" jarraitzera mehatxatzen zituzten.[6][7] Bere salaketa eta istorio inspiragarriagatik aukeratu zuten 2021eko BBCren 100 emakumeak zerrendan, Afganistango emakumeak bereziki gorendu zituen edizioa.[8]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «The world must evacuate women police in Afghanistan | Lowy Institute» www.lowyinstitute.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Dolores Liceras, Amnistia Internacional. (2022). 8 M: Ellas son la revolución. .
- (Ingelesez) Staff, The New Arab. (2020-07-07). «Meet Afghanistan's female deputy chief of police» https://www.newarab.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- (Ingelesez) Female Police Officer Flees Afghanistan, Fearful For Colleagues 'In Hiding'. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- (Ingelesez) Mashal, Mujib; Hayeri, Kiana. (2020-07-20). «For Women in Afghan Security Forces, a Daily Battle» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- (Ingelesez) «Amid violent reprisals, Afghans fear the Taliban's 'amnesty' was empty» BBC News 2021-08-31 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Press, Europa. (2021-11-25). «Mujeres afganas piden al mundo "presionar" a los talibán para que no las "borren" de la sociedad» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- (Ingelesez) «BBC 100 Women 2021: Who is on the list this year?» BBC News 2021-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).