Zante

Zante edo Zazinto[1] (grezieraz: Ζάκυνθος, Zákynthos) Joniako uharteetako bat da, Greziakoa. Homerok Odisea-n aipatu zuen uhartea; beraz, ezaguna da antzinatik, eta hainbat kultura eta gobernuren mende egon izan da.

Zante
 Grezia
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Lurraldeko administrazio-erakundeDecentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands
EskualdeaJoniako Uharteak (periferia)
Prefecture of GreeceZakynthos Regional Unit
UdalerriaZakynthos Municipality
ISO 3166-2GR-21
Geografia
Koordenatuak37°48′N 20°45′E
Azalera405,55 km²
Demografia
Biztanleria41.180 (2021)
Dentsitatea101,54 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
zakynthos.gr

Geografia

Zante (Zakynthos) da hiriburua, eta 15.000 biztanle inguru ditu. Uharte osoa 409 km² inguru da, eta 2005. urtean 42.000 lagun inguru bizi ziren denera prefeturan. Kostaldeak 123 km ditu. Uharteko mendi altuena Vrachionas da, 758 m-koa.

Zantek klima mediterraneoa dauka. Uharteko hegoaldean lautada emankorrak daude; mendebaldea, ostera, menditsua da. Landaredi ugari dago; oliba-olioa, mahatsa eta zitrikoak ekoizten dituzte gehienbat. Famatuak dira hiriko dortokak, galtzeko arriskuan dauden Caretta caretta espeziekoak: gehienak Laganas badian bizi dira.

    Datu klimatikoak (Zazinto (1961–1990))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.2 21.4 24.2 25.6 34.2 35.8 42.2 38.4 36.8 30.4 26.6 22.2 42.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.4 14.5 16.1 18.9 23.4 27.8 30.7 30.6 27.6 23.0 19.0 15.8 21.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.3 11.5 12.9 15.5 19.8 24.1 26.7 26.6 23.8 19.6 15.8 12.8 18.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.1 8.2 9.2 11.1 14.4 18.2 20.4 20.9 18.8 15.7 12.5 9.6 13.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -2.6 -2.0 0.0 2.6 5.0 8.4 12.0 13.4 10.8 5.2 2.8 0.2 -2.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 150.4 112.8 89.6 51.3 17.0 7.2 5.0 9.1 25.4 146.5 159.1 169.9 943.3
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 12.8 11.3 8.2 6.1 2.5 1.1 0.5 0.9 2.8 8.1 11.0 13.2 78.5
Hezetasuna (%) 74.3 72.8 72.8 71.7 67.8 62.8 59.3 61.2 66.7 71.7 76.0 75.3 69.4
Iturria: NOAA[2]

Historian hainbat lurrikara bortitz jasan ditu; 1953an kalte asko izan ziren, eta 2006an ere izan ziren, baina indar gutxikoak.

Zante hiria

Sakontzeko, irakurri: «Zante (hiria)»

Ekialdeko itsasbazterrean kokatuta dago. Antzinako hiriaren arrasto gutxi dago: koloma batzuk eta zenbait inskripzio. Akropoliaren lekuan, gaur egun zutik dagoen veneziar gaztelu bat eraiki zuten.

1953. urtean lurrikara baten ondorioz (sutea ere izan zen) hiria suntsituta geratu zen, eta berreraiki egin behar izan zuten. Aipatzekoak dira Zanteko Arte Post-Bizantziarren Museoa, Liburutegia, osorik iraun zuen XVII. mendeko Agios Nikolas eliza, eta Agia Faneromi eta Aingeruen Amaren eliza.

Navagio badia

Ikustekoak

Navagio badia, Skinari lurmuturra eta Koba Urdina aipagarriak dira. Hondartzak ere badira; ezagunenak: Porto Limnionas, Porto Vromi eta Porto Zoro. Iturri bitxi bi daude Chieri badiako inguruetan: ur gasduna presio handiarekin irteten da; ur mineraleko beste iturri batzuk ere badira uhartean. Aipatzekoa da, halaber, Solomosi eta Kalvosi eskainitako Museoa ere aipatzekoa da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.