Zakuzarrak

Zakuzarrak edo Zaku Zaharrak zaldunita arratsaldez (hau da, ihauterietako igandean arratsaldez) ateratzen dira Lesakan.

Zakuzarrak
Irudia
Motainauterietako pertsonaia
Honen parte dainauteriak Euskal Herrian
Herrialdea Nafarroa

Prestaketa

Zaku Zaharrak prestatzeak lan handia dakar. Hiru zaku erabiltzen dituzte, bat gorputz enborrerako eta beste bi zangoetarako. Forma eman ahal izateko, urrian egindako bigarren mozketan bildutako belar idorra erabiltzen da, meheagoa baita. Burua oihal zuri batez estaltzen dute, begiak eta ahoarentzako zuloak eginez. Azkenik lastozko txapela daramate.

Frontoiko albo batean uzten diren lasto-boletatik lastoa hartuz zakuak betetzen ditu zaku-zar-gai bakoitzak, eta gero hiru zakuak elkarren artean josten dituzte.

Ibilbidea

Kalez kale ibiltzen da zaku-zar taldea, denak batera eta lerroan martxan doazela. Makil luze bat izaten du eskuan lerro buruak eta beste makil luze bat azkenak.

Musikariek Lesakako ihauteriak doinua jotzen hastearekin batera hasten da zaku-zarren martxa. Puxikak batera eta bestera indarrez astintzen dituzte zakuzarrek, eta erritmo biziz gurutzatzen dituzte Lesakako kaleak. Ibilaldian zehar elkar bultzatzen dute eta jendea izutzen dute. Aldian behin gelditu eta fandangoa dantzatzen dute zaku-zarrek, besoekin, oin astun horiek altxatu eta belaunak tolastuko dituenik ez baitago. Taberna guztiek ardoa eskaintzen diete. Ikusleak aztoratu ondoren Zaku Zahar guztiak herriko plazarantz abiatzen dira.[1]

Gazte eta nagusiak arratsaldeko zazpietan ateratzen dira. Azken urteetan zakuzar txikiak ere ateratzen dira, arratsaldeko bostetan.

Erreferentziak

  1. dantzan.eus. «Zaku zaharrak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.