Zainketa aringarrietako glosarioa
Zainketa aringarrietako terminologia alfabetikoki ordenatuta azaltzen da jarraian:
A
- Alboko Esklerosi Amiotrofiko [Esclerosis Lateral Amiotrófica, ELA (es), Amyotrophic Lateral Sclerosis, ALS (en), Sclérose Latérale Amyotrophique, SLA (fr)]
Gaixotasun endekatzailea da, ahultasun progresiboa, gihar-atrofia, faszikulazioak eta espastizitatea, disartria, disfagia eta arnasestua dakartzana.
- Arnas-gutxiegitasun [Insuficiencia respiratoria (es), Respiratory failure (en), Insuffisance respiratoire (fr)]:
Oxigeno maila baxuegia agertzen den egoera klinikoa da, arnasestua eragiten duena eta irizpide analitikoek definitzen dutena.
- Aurretiazko Borondateen Dokumentua edo Bizi-testamentua [Documento de voluntades anticipadas (es), Advance health care directive (en), Directive anticipée (fr)]:
Pertsona batek ze nolako osasun laguntza hartu nahi duen bere borondatea aditzera emateko gauza ez den unean adierazteko idatzi dezakeen dokumentua da.
B
- Basakeria terapeutikoa edo ankerkeria terap. [Encarnizamiento terapéutico (es), Futile medical care (en), Acharnement thérapeutique (fr)]:
Paziente bati etengabean tratamendu medikoa ematea, zentzuzko moduan sendatzeko edo onurarik emateko itxaropenik ez dagoenean.
- Berreritze [Recidiva (es), Relapse (en), Récidive (fr)]:
Desagertuta edo kontrolpean zegoen gaixotasun bat berriro agertzea, aurretik zegoen tokian edo beste batean, leku bakar batean edo gehiagotan. Sarritan minbiziarekin erabiltzen den hitza.
- Bihotz-gutxiegitasun [Insuficiencia cardiaca (es), Heart failure (en), Insuffisance cardiaque (fr)]:
Betetze bolumen normal batetik abiatuz behar tisularrei erantzuteko bihotzaren ezintasuna da.
- Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa edo BGBK [Enfermedad Pulmonar Obstructiva Crónica, EPOC (es), Chronic Obstructive Pulmonary Disease, COPD (en), Broncho-Pneumopathie Chronique Obstructive, BPCO (fr)]:
Eragozpen iraunkorra eta motelki aurrera egiten duen arnas eritasun kronikoa da, arnas bideetako fluxuaren murrizketak eraginda.
C-D
- Counseling [Counseling (es, en, fr)]:
Bizitzaren krisialdiekin lotutako liskarrak artatzeko eta prebenitzeko psikologia-tekniken multzoa da.
- Distanasia:
Heriotza agertzeko era txarra oro har.
- Dolu [Duelo (es), grief (en), deuil (fr)]:
Ezaugarri askotako erantzuna da galera baten aurrean, lotura zuten pertsonen artean gertatutakoa bereziki.
- Dolumin [Condolencia (es), condoléances (en), condolences (fr)]:
Heriotza batek eragindako mina duen pertsona bati egindako enpatia edo sinpatia adierazpena da.
E
- Enpatia [Empatía (es), Empathy(en), Empathie(fr)]:
Beste pertsona baten egoera edo sufrimendua ulertzeko gaitasuna. "Bestearen larruan ipintzea".
- Erresilientzia [Resiliencia (es), Resilience(en), Résilience(fr)]:
Pertsonen gaitasuna da min emozionala edo aurkako egoerak gainditzeko eta aurrera segitzeko.
- Erruki [Compasión (es), Compassion(en), Compassion(fr)]:
Besteek pairatutako nahigabeekin jasotako lastima edo pena sentimendua.
- Eskela(Hg.) edo Hil-mezu (Ip.) [Esquela (es), obituary (en), nécrologie (fr)]:
Pertsona baten heriotzaren berri publikoa ematen duen oharra, kalean edo hedabideetan argitaratutakoa.
- Esklerosi Anizkoitza [Esclerosis Múltiple (es), Multiple Sclerosis (en), Sclérose en Plaques (fr)]:
Nerbio sistemako gaixotasun kronikoa da, sendabiderik gabekoa, mielinaren galerak eragindakoa.
- Eutanasia [Eutanasia (es), Euthanasia (en), Euthanasie fr)]:
"Heriotza ona" etimologikoki, muturreko sufrimendu egoeretan heriotza eragitean datza.
G
- Gaixotasun terminal [Enfermedad terminal (es), Terminal illness (en), Maladie terminale (fr)]:
Sendatzerik edo modu egokian tratatzerik ez daukan eritasuna, denbora tarte labur batean pazientearen heriotza ekarriko duena.
- Giltzurrun-gutxiegitasun[Insuficiencia renal (es), Renal failure (en), insuffisance rénale (fr)]:
Giltzurrunak egiten duen funtzioa gutxitu edo galtzea odola filtratu eta garbitu ahal izateko.
H
- Hilzori edo Hiltamu [Agonía (es), Agony (en), Agonie (fr)]:
Heriotzaren aurreko tarte laburra da edo bizitzaren azken egunak dira, sufrimenduarekin batera edo hura gabe etor daitekeena.
- Hilzorian egon edo Hil-hurren egon [Estar moribundo, -a (es), To be dying (en), Être mourant (fr)]:
Ikus, "hilzori".
- Hospizio [Hospicio (es), Hospice (en), Hospice (fr)]:
Zainketa aringarriekin bat egiten duen filosofia edo baliabide multzoa, gaur egun bereziki herrialde anglofonoetan zabalduta dagoena. Halaber, zainketa hauek egiteko tokiari edo eraikin fisikoari aplikatzen zaio.
L
- Larruazalpeko bidea [Vía subcutánea (es), Subcutaneous route (en), Voie sous-cutanée (fr)]:
Tratamenduak ipintzeko modu erraza, larruazalaren azpian ipintzen diren gailu txikien bitartez.
M
- Metastasia [Metástasis (es), Metastasis (en), Métastase (fr)]:
Minbiziak gorputzean zehar egindako hedadura edo aurreratzea da, beti ere jatorrizko lekutik beste organo batzuetara.
- Minbizi, kantzer, mingaizto edo minjale [Cáncer (es), Cancer (en, fr)]:
Kontrolik gabe eta modu autonomoan sortzen diren zelula multzo batek eragindako gaixotasun larria da, tratamendu egokia eman ezean hilgarria dena.
- Mindfulness (eu, es, en, fr):
Orainaldian ditugun sentipenak, pentsamenduak eta emozioak bizitzeko eta horietan kontzentratzeko teknikak, meditazioa barne.
S
- Sedazio paliatibo [Sedación paliativa (es), Sédation palliative (fr), Palliative sedation (en)]:
Hilzoria sufrimenduarekin batera datorrenean ematen den tratamendu mota bat da, beste modu batean kendu ezin diren sintomak arintzeko eta heriotza eragitea helburu ez duena.
Z
- Zainketa aringarriak [Cuidados paliativos (es), Soin(s) palliatif(s) (fr), Palliative care (en)]:
Gaixotasunak sendatzen baino sintomak eta sufrimendua murrizten edo kentzen ahalegintzen duen edozein bidea da.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Pallipedia