Zaha Hadid
Zaha Hadid (arabieraz: زها حديد Zahā Ḥadīd; Bagdad, 1950eko urriaren 31 — Miami, 2016ko martxoaren 31) irakiar jatorriko arkitekto britainiar dekonstruktibista izan zen. Ordenagailuek eta informatika programek ematen duten aukera berriez ahalbidetzen da bere arkitektura hein handi batean, azalera eta egitura bihurrituz sortzen diren espazio berriak sortuz.
Zaha Hadid | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bagdad, 1950eko urriaren 31 |
Herrialdea | Erresuma Batua Irak |
Heriotza | Miami, 2016ko martxoaren 31 (65 urte) |
Hobiratze lekua | Brookwood Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Mohammed Ali Haded |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Berkhamsted School (en) Beiruteko Amerikar Unibertsitatea gradu : matematika Architectural Association School of Architecture (en) (1972 - 1977) |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea, unibertsitateko irakaslea, bitxi diseinatzailea, artista, eskultorea eta margolaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Baku Berlin Weil am Rhein Erroma Hong Kong Londres New Haven (Connecticut) Chicago Boston East Lansing (Michigan) Cincinnati Innsbruck Kopenhage New York Mosku Zaragoza eta Milan |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea University of Illinois at Chicago (en) University of Applied Arts Vienna (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Mugimendua | Dekonstruktibismoa |
Genero artistikoa | architectural painting (en) futurist architecture (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
zaha-hadid.com | |
Euskal Herrian ezaguna egin da Durangoko Euskotrenen geltokia eraikitzeko lehiaketa irabazi eta Bilboko Zorrotzaurre auzoaren hirigintza plana egin zuelako.
Biografia laburra
Bagdaden jaioa (Irak), matematika ikasi zuen Beiruteko amerikar unibertsitatean Londresera arkitektura ikastera joan baino lehen. Titulua lortu eta gero, bere irakasle izandako Rem Koolhaas arkitekto holandarraren Office for Metropolitan Architecture (OMA) estudioan lan egin zuen. 1979an Londresen kokatutako bere arkitektura agentzia ireki zuen. 1980 hamarkadan Architectural Association-en irakasle izan zen.
2004 urtean Pritzker saria jaso zuen, emakume bati emandako lehena.
Lan garrantzitsuenak
Hadiden lan asko eta asko kontzeptualak izan dira, baian hauek dira eginadako lan batzuk:
- 1993 Vitra Suhiltzaile Etxea, Weil am Rhein, Alemania
- 1998 Rosenthal Center for Contemporary Art, Cincinnati, Ohio, AEB
- 2001 Hoenheim-Nord Terminus eta Parkina, Estrasburgo, Frantzia
- 2002 Bergisel Eski Jauzia, Innsbruck, Austria
- 2005 Ordrupgaard eranskina, Kopenhage, Danimarka
- 2005 Phaeno Science Center, Wolfsburg, Alemania
- 2005 Nordkettenbahn (aireko tranbia), Innsbruck, Austria
- 2005 BMW Zentroa, Leipzig, Alemania
Zaha Hadiden sari asko eraiki gabeko proiektuei izan dira: The Peak Club Hong Kong hirian (1983) eta Cardiff Bay Opera House Galesen (1994).
Kanpo estekak
- Zaha Hadid gune ofiziala
- Zaha Hadid paper Architect
- Zaha Hadiden bio/irudi/artikuluak KultureFlash gunean
- Pritzker sarien gune ofiziala
- Zorrotzaurreko Master Plana
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zaha Hadid |