Zadorrako parkea
Zadorrako parkea Zadorra ibaiak Gasteiztik pasatzean osatzen duen parkea da. Hau hiriaren iparraldetik igarotzen da eta modu batean hiria naturarekin mugatzen du. Parke hau, hiritik oso hurbil dago eta eraztun berdea deritzona eratzen du, hiria Green Capital hautatu izanaren erantzukizuna dauka. Europako natura 2000 sarean hautatua izan zen aisialdirako eta paseorako leku apropos bat bezala naturan bertan. Urte batzuen buruan, parkeak 13 kilometroko luzera eta 213 hektareako zabalera izango du, baina guzti hau oraindik gauzatzear dago, gaur egun 132 hektarea besterik ez baititu.
Zadorrako parkea | |
---|---|
Zadorrako parkea Zadorrako parkea (Gasteiz erdigunea) | |
Koordenatuak | 42°52′26″N 2°40′24″W |
Udalerria | Gasteiz, Araba |
Tamaina | 132 ha |
Sortze-data | 2004tik aurrera |
Abetxukuko tartea
Zadorra ibaia Abetxukutik pasatzean, bertan dauden zenbait baratze ilegalek kalte egin diote ingurumenari, zenbait zaborren isurketaren ondorioz.Baina baita ere esatea baratze horietako asko baimenduta daudela eta ekologikoak direla.
Gamarrako tartea
Bestalde, Gamarrako tartea dago, non Zadorra ibaiaren egokitze proiektuaren lehen atala da.Honek 10 hektarea ditu eta Dulantzi ibaiaren bidearen jarraipena da. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako 2.700 metroko bide bat du, eta guztira 4,5 kilometro daude Salburutik Gamarraraino. Baina tarte honek baditu zenbait helburu finko, horien artean: ibaiaren egokitze hidraulikoa, honela uholdeak desagerrarazteko eta beste aldetik tarte hau eraztun berdearen barnean sartzea. Egokitze plan hau fase desberdinetan ari da egiten, eta konkretuki 13 kilometro eta 251 hektarea okupatzen dituen eremuan.Eta honen bidez lortuko dena da, ibai parke handi bat eta eraztun berdearen tarte luzeenetako bat. Baina guzti honek beste zenbait gauza dakartza berarekin, hala nola, zubiak garbitu eta hobetzea, uholdeetarako ubideak sortzea, ur bazterrak lehengoratzea, oinezko eta txirrindularientzako bideak sortzea etab.
Atxa-Landaberdeko tartea
Baina Atxa-Landaberdeko tartea ere badago, Ibaiondoko iparraldean. Zadorra ibairen ezkerraldean, parkeak oinarritzat dituen ibaietatik hartu du izena.Inguru horretan, Atxako aztarnategi arkeologikoa dago, herrixka hau Burdin Aroko indigenen bizilekua izan zen. Ka 4 eta 3. mendeetan zehar. Eta Ko 1. urtean Erromatar kanpamendu bat egon zen bertan. Zati honek 170.000 metro karratuko azalera du eta 1170 metroko zabalera.Duela gutxi, leku hau zabortegi ilegala bezala erabili da eta baratze ilegalak ere bazeuden.
Ibaiaren ekosistema
Zaborra ibaiak ekosistemari buruz, esatear dago Gasteizko udalerriko ibairik garrantzitsuena dela, eta gainera Arabako ibairik emaritsuenetako bat da. Ibaiak Uribarri-Ganboa ibaia elikatzen du eta ondoren hiria iparraldetik inguratzen du, azkenean Ebro ibaian bukatzeko. Guztira dituen 77 kilometroetatik 14 Gasteizen ingurutik egiten ditu. Eta baita ere, esatea, ibai hor egoteak hiriaren hazkundea iparralderantz mugatu duela. Gero, esatea ibaiaren ekosistemak, Gasteizko ekosistema aberatsenak bere inguruan gordetzen ditu.
Aldaketa
Baina Zadorrako parkea ez da beti izan hain leku miresgarri eta polita, lehen zikinkeriaz eta baratze ilegalez beteta zegoen, orain aldiz, udalaren eta auzokideen taldeei esker egoera lehen azaldu dudan egoerara iritsi da. Baita ere, parkean umeentzako jokoak daudela, eta bereziki azaltzea, elbarrientzako ahalbidetuak dauden jokoak ere badaudela.