Zach Apple
Zachary Douglas "Zach" Apple (Trenton, Ohio (AEB) 1997ko apirilaren 23a) igerian aritzen den kirolari estatubatuarra da.
Zach Apple | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Trenton (Ohio), 1997ko apirilaren 23a (26 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edgewood High School (en) Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen Auburn University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 199 zentimetro |
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina lortu zituen:
4x100 errelebo librean, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldearekin, 3.08,97ko denboraz, Italiako (zilarrezkoa, 3.10,11koaz) eta Australiako (brontzezkoa, 3.10,22ko denboraz) taldeen aurretik. Taldea hauek osatu zuten: Blake Pieroni , Bowe Becker, Zach Apple, Brooks Curry eta Caeleb Dressel-ek.
4x100 lau-estiloko erreleboan ere, urrezkoa eskuratu zuen AEBko taldeak, baita Munduko errekorra (ME) gainditu ere, 3.26,78 denboraz; honako hauek izan ziren taldekide: Ryan Murphy, Michael Andrew, Caeleb Dressel, Zach Apple, Hunter Armstrong, Andrew Wilson, Tom Shields eta Blake Pieroni.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 4x100 errelebo librea, gizonezkoa[3] | |
2020 | Tokio Japonia | 4x100 lau-estiloko erreleboa, ME gizonezkoa[4] |
Erreferentziak
- «Zach Apple» olympedia.org 2021-10-25ean begiratua. (Ingelesez)
- "Zach Apple" Olympics.com 2021-10-25ean begiratua
- Igeriketa, 4x100 errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)