Zabu
Zabu, kulunka, zealdo, zanbulu[1], ziburu[2] edo leria[3], batik bat haurrek erabiltzen duten eserleku eseki bat da, jolas moduan kulunka egiteko erabiltzen dutena. Eserlekua burdinazko kate edo soka batez lotzen da esekitokira. Haur jolastokietan dagoen jolas tresna da, baina etxeetako kanpo aldean ere izaten dira. Kulunka indar gehiegiz mugitzen bada, erori eta min hartzeko arriskua izan daiteke.

Gurpil batez eta metalezko kateekin egindako kulunka bat.

Atseden hartzeko kulunka bat.
Erreferentziak
- «ADOREZ Bilaketa: zabu» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
- «ziburu - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
- «Leria - OEH - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.