Zabor elektroniko

Zabor elektronikoa, legearen aldetik Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak (TEEH) deitua, zaharkitzegatik edo hondatzeagatik baztertu egiten diren gailu elektriko eta elektronikoen multzoa da. Kontzeptu lausoa da, bian zentzu zabalean nahiz erabili gabe oraindik etxebizitza, bulego eta lantegietan batzerturik dauden gailu elektronikoak, hondakinen kudeaketarako erakundeek bildutako gailuak nahiz gailu horien tratamendua eta birziklapena burutu ondoren geratzen den errefusazko hondakinak izan daitezke. Nolanahi ere, zabor elektronikoa XXI. mendeko ingurumen arazo larria bilakatu da, gailu horiek tratatzeko plangintza ezak zuzenean zabortegietara botatzea ekarri baitu askotan, gailu horiek barruan dauzkaten gai arriskutsuekin batera (beruna, kadmioa eta beste zenbait metal astun, kasu). Arazoa sarri Hirugarren Munduko herrialdeetara zabaldu da, nora herrialde aberatsek gailu mota horiek esportatu egiten dituzten.

Zabor elektronikoa biltzen duen gordailu bat.

Inguru arazo erlazionatuak

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ekologia digitala: zenbat kutsatzen dugu online?

Zabor elektronikoak osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak diren hainbat osagai dituzte, hala nola merkurio burmuinerako mingarria dena eta baita nerbio-sistemarentzat. Berun, adminaren narriadura dakarrena; Kadmioak, akatsak sortzen dituenak ugalketan eta baita antzutasun arazoak ekar ditzakez; eta kromoak arazoak ematen ditu giar eta hezurretan.[1] PVC plastikoa oso erabilia da baita, adibidez mugiorrak, 500 eta 1000 arteko osagai desberdin dituzte.[2]

Mugikorrak, pantailak eta telebistak etxean dauden bitartean ez dago kutsadura arriskurik. Baina beste hondakinekin nahasterakoan apurtu egiten dira, hauek dituzten gas toxikoak askatuz; hilgarriak izan daitezkeenak. Pertsona gehienak ordenagailu bat daukate etxean eta lanean; nahiz eta hauen bizi iraupenar hamar urtetakoa dela esaten den, hiru edo lau urte dituztenean zaharkituta gelditzen dira programa berrien eskakizunak eta sistema operatiboen bertsio berriak direla eta. Teknologiaren etengabeko garapena gehi merkatuaren logika, etxeetan erabiltzen diren gailu elektriko eta elektronikoetan aldaketak jarraiki egotea dakar. Ekipamendu informatiko berri bat lortzea hain merkea da, ordenagailu bat baztertu edo biltegiratu egiten dugula nahiz eta bere balio-bizitza ez den amaitu.

Zabortegi teknologikoak

Hondakin teknologikoak Hegoaldera bidaltzen dira sarritan. Argazkian, Ghana.

NBIPak kalkulatzen du 50 milio tonelada zabor eletroniko sortzen direla urtean.[3]

Zabortegi handiak existitzen dira non estatu occidendalak beraien TEEHk botatzen dituzte.[4] Txinako gobernuak onartuta jakina da mota honetako zabortegirik handiena Txinan aurkitzen da, zehazki Guiyu hirian.[5] Hiri horretan 150 000 pertsona inguru lan egiten dute zabor hori tratatzen, nagusiki, Estatu Batuetatik, Kanada, Japonia eta Hego Koreatik datorrena. NBEk estimatzen du munduan sortutako zabor elektronikoaren %80-a esportatu egiten dela higarren munduko estatuetara, non ez den existitzen inolako erregulaziorik.

Ghana, Afrika, aurkitzen da ikaragarrizko puntu bat TEEHa botatzeko.[6] Bertan 30 000 pertsona lan egiten dute eta urtero 105 eta 268 milioi dolarreko ekarpena ematen dio estatuari.[7]

Ghanak 215.000 tonelada inguru inportatzen ditu urtean. Lurretik jasotako kutsadura laginak erakusten dituzte metal astunen nibel oso altuak, ala nola beruna edo merkurioa.

Beste arrisku oso ohiko bat da zabor mota hau erretzea plastikoak desagartarazteko eta hauek dituzten metaletara erreztazunez atzitu ahal izateko, adibidez kuprea eta altzairua. Erreketa honen emaitzetik ateratzen den kea oso toxikoa da.

Irtenbide posibleak

Irtenbide posible batzuk hauetan deritzo:

  • Konpondu ezin diren osagaiak birziklatu. Enpresa batzuk gailu hauek metatu eta birziklatzen dituzte doain.
  • Produktu batzuetan erabiltzen diren substantzia arriskutzuen erabileraren gutxitzea bultzatzea.
  • Produktuen diseinuaren hobekuntza bultzatu beharra hauek birziklatzeko eta berrerabiltzeko errazagoak izateko.[8]
  • Estatu batzuetan produktuaren bizi-ziklo osoan pentsatzen da, adibidez; produktua erabili eta gero arduragabe jokatzen dutenei izuna jartzen zaie eta gailu batzuk tasa bat daukate materialen amaierako xedearen arazoa konpontseko.
  • Enpresak beraien birziklatze sistema propia eduki beharko lituzke eta hori planetarako onuragarria izango litzateke.

"Zabor elektronikoa"" edo TEEH (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak) jeneralean zabor arriskutzutzat kontsideratzen da zeren eta pilak, bateriak eta abar dituzte. Apurkin hauek hondar arriskutzuen garraiatzaile baimenduak garraiatu behar dituzte eta kudeatzaile baimenduetara zuzendua egon behar dira, inoiz ez ohiko txatartegi batera. Txatartegi ez baimenduetara zuzenean garraiatutakoak eta hauen hartzea dokumentazio legalik gabe izun oso altuekin zigortuta daude.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Basura electrónica, un grave problema ambiental» Ocio 2012-01-03 (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Componentes Tóxicos» Greenpeace Argentina (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  3. (Gaztelaniaz) Riesgos de la basura electrónica. 2006-11-29 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  4. Mundinteractivos. «La basura electrónica europea 'envenena' los países en desarrollo | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  5. Mundinteractivos. «China reconoce que el 70% de la basura electrónica mundial se vierte en su territorio | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  6. Vertedero mundial: basura electrónica en África. 2013-11-12 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  7. (Gaztelaniaz) Basura digital: Agbogbloshie, la otra cara del desarrollo tecnológico. 2015-03-05 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  8. GAIA : Responsabilidad Extendida del Productor. 2010-07-07 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.