Zabor-poltsa
Zabor-poltsa[1] poltsa mota da, gehienetan plastikozkoa, zaborra jasotzeko erabiltzen dena[2]
Zabor-poltsa | |
---|---|
Zakua, Zabor-edukiontzia eta household supply (en) | |
Irekita eta egonkor mantentzeko, zabor-poltsa ontzi zurrun eta estali batean jartzen da, eta muturrak alboetara egokitzen dira. Etxeetan, poltsa harraskaren beheko sukaldean jartzen den zaborrontzian sartzen da, bertan sortzen baita hondakin gehien. Zaborrontzian beste ontzi batzuetatik (paperontziak eta hautsontziak) bildutako hondakinak ere uzten dira.
Beste ingurune batzuetan, zakarrontzietan edo, neurri handiagoetan, zabor-edukiontzietan ere sartzen da poltsa. Behin beteta, poltsa korapilo batekin ixten da eta bide publikoan dagoen zabor-edukiontzi batean uzten da, edo aldizka ateratzen da, kamioiak zaborretatik atera ditzan. Eraikin batean zabor-poltsak biltzeko ardura garbiketako langileei ematen zaie, eta hori lanaldiaren azken orduan egiten dute, kamioia igaro baino pixka bat lehenago.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta Elhuyar Hiztegia
- poltsa, zabor-poltsa&subcMota=&pos=&usgDomain=&usgGeo=&usgBeste=&usgReg= «zabor poltsa, zabor-poltsa». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07.)