Zabel Armeniakoa

Elisabet, Isabella edo Zabel Armeniakoa (armenieraz: Զապել, translit.: Zabel 1216/1217 - 1252) Zilizia armeniarreko erregina izan zen 1219tik hil zen arte.

Zabel Armeniakoa

erregina

Bizitza
JaiotzaKozan (en) Itzuli, 1216ko urtarrilaren 25a
HerrialdeaArmenian Kingdom of Cilicia
HeriotzaKozan (en) Itzuli, 1252ko urtarrilaren 23a (35 urte)
Hobiratze lekuaDrazark monastery (en) Itzuli
Familia
AitaLeo I, King of Armenia
AmaSibylla of Lusignan
Ezkontidea(k)Philip of Antioch (en) Itzuli
Hethum I (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRubenids (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakarmeniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta erregina
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaArmeniar apostolu-eliza

Adam Baghraskoaren erregeordetzan erregina izendatu zute, baina Adam hil zutenean, eta Konstantino Baberongoa (Hethumiar etxekoa) zaindari izendatu zuten, nahiz eta Zabel erregina jatorriz haien aurkari Roupeniar etxekoa izan. Momentu horretan, Raymond-Roupenek, Roupen III.aren biloba eta Zabelen lehengusuak (Zabelen aita Leon I.a erregearen iloba baitzen), Ziliziako tronurako erreklamazioa ezarri zuen; baina garaitu harrapatu eta exekutatu egin zuten.

Konstantino agintariak behartu zuen Zabel bere seme Hethum-ekin ezkontzera, honekin bi familien aliantza ustezko bat osatu zen, baina Hethum I.a errege bihurturik, honen aitaren leinukoak nagusitu ziren harrezkero Zilizia armeniarreko dinastietan.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.