Zabaltzeta
Zabaltzeta[1][lower-alpha 1] Untzitibar ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Zabaltzeta | ||
---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Herriko etxe tradizional bat | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | |
Eskualdea | Pirinioaurrea | |
Udalerria | Untzitibar | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | Zabalceta | |
Burua (2019-2023) | Miguel Pomes Jabat (kontzejuburua) | |
Posta kodea | 31422 | |
Herritarra | zabaltzetar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°43′56″N 1°30′32″W | |
Azalera | 1,39 km² | |
Garaiera | 541 metro | |
Distantzia | 18,2 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 17 (2021: 9) |
2021 urtean 17 biztanle zituen.
Bertako biztanleak zabaltzetarrak dira.
Izena
Zabaltzeta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Zabalcetam (1084)
- Çabalçeta (1257)
- Çaualceta (1268)
- Çaualçeta (1366)
- Zabalza (1534)
- Cabalceta (1586)
- Çebalta (1587)
- Zabalceta (1767)
- Zabalzeta (1802)
- Zabaltzeta (1956)
Ezaugarriak
Armarria
Zabaltzetako armarria Untzitibarreko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean sei puntako urrezko izar batez osatuta dago. | » |
Geografia
Zabaltzeta Untzitibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Untzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Untzitin dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
Untzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.
Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.
Estazio meteorologikoak
Untzitibarran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Elo pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n inauguratuta.[4] Udalerriko adierazgarriena da, haran berean baitago, 4 kilometro eskasera.
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Bertako bi bizilagunek XIII. mendeko Irantzuko monasterioari egindako erroldak zor zituzten. Bere eliza katedraleko kabildoari lotua izan bazen ere, XI. mendearen amaieran, Iruñeko Armingot apezpikuak 1271n transferitu zuen abadia horretara bere laugarren laurdenez.
1802an, Orreagako errege-etxearen jauregi edo etxalde bat zegoen. 1835-1845eko udal-erreformetara arte, Zabaltzeta ibarreko diputatuak eta herriko bizilagunen artean aukeratzen ziren errejidoreek gobernatzen zuten. Irin-errota batek funtzionatzen zuen eta Elotik posta astean hirutan iristen zen.
Demografia
2021 urteko erroldaren arabera 17 biztanle zituen Zabaltzetak.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
23 | 23 | 23 | 20 | 19 | 20 | 21 | 18 | 19 | 19 | 19 | 18 | 16 | 15 | 15 | 16 | 15 | 15 | 13 | 13 | 8 |
Politika
Zabaltzetako kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Miguel Pomes Jabat da.
Kontzejua
Zabaltzetako kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Miguel Pomes Jabat da.
Kontzejuburuak
2011tik, Zabaltzetak kontzejuburu bat izan du:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Miguel Pomes Jabat | 2011 | 2015 |
Miguel Pomes Jabat | 2015 | 2019 |
Miguel Pomes Jabat | 2019 | jardunean |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Untzitibar sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Untzitibar atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.
Jaiak
- San Lorentzoko jaiak: abuztuaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- San Lorentzo eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
Oharrak
- /s̻aβ̞alt͡s̻éta/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Zabaltzeta - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Zabaltzeta» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.