Zabalgunea (Gasteiz)

Zabalgunea Gasteizko (Araba) auzoa da. Guztira 55 hektareako azalera dauka, Alde Zaharraren mendebalde eta hegoaldera dago, hiriaren erdigunean. Azken erroldaren arabera, auzoak 8.274 biztanle ditu (2013/1/1).

Zabalgunea
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′38″N 2°40′20″W
Demografia

Historia

Gasteizko hiria oraindik harresi artean zegoela, gaur egun Zabalgunea dagoen lurrak hiriaren kanpoaldean zeuden, eta nekazarien azokak egiteko erabiltzen ziren. 1781. urtean ekin zioten auzoa eraikitzeari; horrela hasi ziren Plaza Berria (gaur egun Espainia Plaza izen ofiziala duena) eraikitzen, Justo Antonio Olagibel arkitektoaren diseinuari jarraituz. Plaza hamar urteren buruan amaitu zen. Estilo neoklasikoko plaza hura, ospakizun eta bestelako jaien erdigune moduan erabiltzeko egin zuten.

Horrez gain, Plaza Berrian udaletxe berria eraiki zen, eta erdi puntuko arkuko arkupeak egin ziren alboetako eraikinetan. 1985 eta 1986. urteen artean erabat berriztu zen plaza, gaur egungo itxura hartuz. Ondoren, XIX. mendean Zabalguneko eraikin gehienak altxatu ziren. Gaur egun, Gasteizko zabalguneak hiriko denda eta gune komertzial nagusia da eta bizitzeko hiriko gunerik garestienetakoa.

Demografia eta biztanleria

Gasteizko Zabalguneko biztanleria[1]
20062007200820092010201120122013
9.1869.0388.9678.9358.9198.7468.5858.274

Ondarea

Kaleak

Plazak

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.