Zabaleta dorretxea
Zabaleta dorretxea edo Kaxerna dorretxea Nafarroako Bortziriak eskualdeko Lesaka udalerrian dagoen dorretxe bat da. Hain zuzen ere, herrigunean kokatzen den Arretxea karrikan dago, Lesakako udaletxearen atzealdean eta Onin errekaren alboan.
Zabaleta dorretxea Kaxerna dorretxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lesaka |
Koordenatuak | 43°14′47″N 1°42′12″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0007320 |
Historia
XV. mendean eraiki da, 1444an Joanes II.a Nafarroakoak dorretxeko jauna zen Otxoa López Zabaletakoari Lesaka udalerria gipuzkoarrengandik defendatzeagatik haiek erretako bere dorretxea berreraikitzeko diru laguntza eman zion.
Bestalde, jada XIX. mendearen hasieran eta Napoleondar Gerretan dorretxeak Wellington britainiar duke ospetsuaren gudarosteei ostatu eman zien.
Gaur egun, jabetza pribatuko eraikina izanik, etxebizitza partikular modura erabilia da.[2] 2009an eraberritze lanak izan zituen.
Iruditegia
- Onin ibaia eta Behe plaza, atzealdean Zabaleta dorretxea ikus daitekeelarik.
- Zabaleta dorretxea hego-mendebaldetik.
Erreferentziak
- Zabaleta dorretxea. Monumentalnet.org (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.